Honor 200: kamera hirukoitza eta Qualcomm Snapdragon 7 Gen 3 prozesadorea
Anbizio handiz merkaturatu da Honor 200. Sentsore hirukoitzeko argazki-sistemak erretratuaren artista bihurtuko zaitu. Gainera, bikaintasuna bilatzen du 16 GB + 512 GB-rainoko memoria-konfigurazioekin eta Qualcomm Snapdragon 7 Gen 3 prozesadorearekin.
Erretratuaren artista izango zara
Honor ez dabil eskas bere argazki-sisteman, eta sentsore hirukoitza eskaintzen du argazkirik onenak egiteko.
Kamera nagusia 50 megapixelekoa da, estudioko kalitatearekin, eta Sony IMX906 sentsore ultrahandia du (1/1,56”-koa); kamera teleobjektiboduna 50 MP-ekoa da, OISarekin eta zoom digitalarekin; eta, azkenik, 12 MP-eko kamera bat du makrorako, 12 megapixeleko angeluar handiarekin, 2,5 cm-ko distantzia ultralaburrean argazkiak egiten dituena.
Horretaz gainera, selfie eta erretratuetarako kamera bat du, 50 MP-ekoa, argiztapenerako algoritmo optimizatu batez hornitua, zure erretratuek ahalik eta kalitaterik handiena izan dezaten.
Adimen artifiziala Honor 200en zerbitzura
Sentsore hirukoitzeko argazki-sistemari laguntzeko, hemen da adimen artifizial bidezko argazki-doitasuna. AAk aurpegiaren ezaugarriak atzematen ditu zure aurpegi guztiak erakusteko, zenbait erretratu-, hondo- eta argiztapen-aukera erabiliz irudi perfektuak lortzeko.
Azkenaren azkena prozesadoreetan Honor 200ekin
Honor 200 prozesadorerik berrienaz hornituta dator. Snapdragon 7 Gen 3 txipak, TSMC enpresaren prozesu-teknologia aurreratua erabiliz, prestazioak hobetzen ditu. Hala, zure smartphoneak % 15 handitzen du PUZaren errendimendua, % 50 GPUaren errendimendua eta % 20 hobetzen du energia-efizientzia.
Ahaztu bateriaz
Honor 200 berriarekin, bateriaren karga ultraazkarra izango duzu, berehalako askatasuna eskaintzen duena. 100 W-eko potentzian kargatu daitekeen lehena da; beraz, 15 minutu besterik ez du behar kapazitatearen % 49ra iristeko. Jada ez duzu inoiz orduak eta orduak zain egon beharko zure telefonoa kargatu arte. Azkarra eta lasterra.