Deitu

ES

EU

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Ezagutu Euskaltelen WiFi Mesh

WiFi-estaldura hobea izango duzu etxe osoan: WiFi azkarragoa eta fidagarriagoa, interferentziarik eta etenik gabe.
Combi Infinity Netflix 594x388 IMG1 1

Zer abantaila ditu?

idea

Adimenduna

Une oro konexiorik onena eskaintzen dio gailu bakoitzari WiFi Meshek.
mobile

Estaldura osoa

WiFi Mesh anplifikadore adimendunarekin, lau aldiz estaldura hobea lortuko duzu.
signal

Azkarra

1,2 Gb/s-eko abiadurak onartzeko diseinatua, 4x4 MU-MIMO teknologiari esker.
poweroutlet

Autoinstalazioa

Azkarra, erraza eta teknikaririk gabe. Argindar-sarera entxufatu eta gozatu.
package

Gailua

Tamaina: 110mm x 110mm x 110 mm
Pisua: 275gr
setting

Funtzionalitateak

Bateragarria da guraso-kontrolarekin
Bateragarria da black list-ekin
signal (1)

Konektagarritasuna / Segurtasuna

USB 2.0 ataka
Bateragarria da IP estatikoarekin, DHCP, PPPoE, Bridge
Bateragarria da WPA-PSK, WPA2-PSK, AES
wifi

WiFi zehaztapenak

Band Steering (Dual Band)
4X4 MU-Mimo
Wave 2

Euskaltel WiFi Mesh

Errepikagailu adimenduna
  • Osoa Infinity badaukazu: 0€/hil alta kuota bakarrarekin: 15€
  • Beste pakete bat baduzu: 4€/hil
  • Combi Infinity Netflix 594x388 IMG1 1 (1)

    Nola funtzionatzen du?

    WiFiaren arloko teknologia aurreratuena da WiFi Mesh. Teknologia honen bidez, estaldura izan dezakezu etxebizitza osoan, eta, gainera, abiadura askoz handiagoa lortzen da beste gailu batzuekin baino (PLCak, errepikagailuak…), eta seinale egonkorragoa.
    Combi Infinity Netflix 594x388 IMG1 1 (2)

    Nola instalatu behar da?

    Oso erraza da. Bideo honetan azaldu dizugu nola egin behar duzun.

    Ohiko galderak

    WiFiaren arloko teknologia aurreratuena da WiFi Mesh gaur egun. Teknologia honen bidez, estaldura izan dezakezu etxebizitza osoan, eta, gainera, abiadura askoz handiagoa lortzen da beste gailu batzuekin baino (PLCak, errepikagailuak...), eta seinale egonkorragoa.
    WiFi Mesh zerbitzua erabili ahal izateko, etxean gutxienez bi WiFi Mesh anplifikadore adimendunak instalatu behar dira; gehiago ere izan daitezke, etxearen neurriaren arabera. WiFi Mesh errepikagailu adimendun horiek elkarren artean komunikatzen dira, WiFi-sare bakarra osatzeko, algoritmo espezifikoekin, eta, hala Mesh sarera konektatutako zure etxebizitzako gailu guztiei (smartphoneak, tabletak, kontsolak, domotika, etab.) ahalik eta seinalerik onena bermatzen die. Algoritmo horiei esker, gailu bakoitza estaldurarik onena duen Mesh errepikagailu adimendura konektatuko da beti, gailu bakoitzerako egokiena den bandara (2,4 edo 5 GHz-eko bandara).
    Horrekin guztiarekin lortzen da bezeroak etxean WiFi-estaldura, konexio-abiadura handiagoa eta egonkortasun handiagoa izatea (ez da ia etenik izaten nabigazioan).
    PLCek eta Wifi errepikagailuek handitu egiten dute zure etxeko wifi-estaldura, baina bideratzailearekin zerikusirik ez duten WiFi-sare berriak sortzen dituzte: Adibidez, zure bideratzaileak bi WiFi-sare igortzen baditu bi bandatarako (2,4 Ghz-ekoa eta 5 Ghz-ekoa) eta zure PLCak beste bi, lau sare izango dituzu etxean, eta horiek guztiak konfiguratu beharko dituzu gailu guztietan. PLCekin eta errepikagailuekin, ez dago bermatzerik zure gailuak WiFi-sare onenera konektatuko direla beti.
    WiFi Mesh-ekin, ordea, WiFi-sare bakarra izango duzu etxean. Eta, gainera, Mesh eta Band Steering teknologiei esker, kalitate oneneko seinalea bermatzen dizun Mesh errepikagailu adimendura konektatuko zara beti automatikoki.
    Mesh kaxa bakoitzak Ethernet sareko 2 ataka ditu, bideratzailetik urrun dauden gailuak sare horretara kable bidez konektatzeko; PCak, Smart TVa, kontsola..., edo kable bidezko konektibitatea duen edozein gailu konekta dezakezu modu horretara.
    Eskatu dituzun WiFi Mesh anplifikadore adimendunak mezularitza bidez jasoko dituzu; haiekin batera, instalatzeko eskuliburua ere jasoko duzu. Hor azaltzen da prozesu osoa. Oso erraza da: Mesh anplifikadore adimendunak bat bideratzaileari konektatu behar diozu kable bidez, eta, gero, gainerako Mesh anplifikadore adimendunak parekatu, horietan botoi bat sakatuz. Ez dago ezer konfiguratu beharrik.
    Zure WiFi Mesh sarea prest duzunean, beti erabili behar duzu sare hori etxeko gailu guztietan: sare horrek emango dizu estaldura eta abiadura handiena, eta horrekin izango dituzu interferentzia eta eten gutxien. Bideratzailearen WiFia itzaltzen ez baduzu, hiru WiFi-sare izango dituzu etxean: bideratzaileak sortzen dituen bi WiFi-sareak eta WiFi Meshek sortzen duen hirugarren bat. Hala, zure gailuak horietako edozeinetara konekta daitezke, eta, beraz, ez dago bermatzerik WiFi Meshek eskaintzen dituen abantaila guztiak baliatuko dituzula. Horregatik da komenigarria bideratzailearen WiFi-sarea itzaltzea (Euskaltelen aplikaziotik egin dezakezu), eta WiFi Meshek ematen dizun sarearekin bakarrik geratzea, beti hartara konekta daitezen zure gailuak.
    Bai. Errepikagailu adimendun gehiago behar badituzu, hilean 2 € gehiago bakarrik ordainduta gehitu ditzakezu. Funtzionamendua berdina da: konektatu, eta gainerako gailuekin sinkronizatuko dira.

    Kontratatzea nahi duzu?

    Aholkua doan

    Astelehenetik igandera 9-22h.

    Deitu iezaguzu

    900 825 470

    Deituko dizugu

    Oraintxe eskatu zure deia

    Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
    Info gehiago:
    hemen.
    Dagoeneko bezeroa bazara,
    deitu zenbaki honetara:
    1717
    operator

    Kontratatu nahi?

    Aholkatzen dizugu DOAN

    operator

    Kontratatu nahi?

    Aholkatzen dizugu  DOAN