Deitu

ES

EU

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Futbola Euskaltelen

Euskaltelekin, Athleticen, Realaren, Alavesen eta Osasunaren partida batzuk ikus ditzakezu, baita Eibarren denboraldiko partida guztiak ere.
Ver fútbol en Euskaltel

DAZN Esencial eta DAZN Total

promocard-D Card 2 líneas GB ilimi (2)
promocard-D Card 2 líneas GB ilimi (6)

Euskaltelek eskaintzen duen futbolari buruzko ohiko galderak

Bai. Euskaltelek, DAZNen bidez, lehen mailako 5 partida eskaintzen dizkizu jardunaldi bakoitzean. Hala, Athleticen, Realaren, Alavesen edo Osasunaren jarraitzailea bazara, haien partidak ere ikusi ahal izango dituzu jardunaldi batzuetan.

Gainera, 2025 - 2026 denboraldian, jardunaldi bakoitzean, Gol Playk partida bat eskainiko du irekian.

Eta ETB1ek lehen mailako euskal taldeek astelehenetan jokatzen dituzten partidak eskainiko ditu.

Bai. Euskaltelek LaLiga TV Hypermotion kanala eskaintzen du, eta kanal horrek bigarren mailako partida guztiez gozatzeko aukera ematen du. Horri esker, Eibarren denboraldi osoaz eta maila horretako gainerako taldeez zuzenean gozatu ahal izango duzu.

LaLigako partida irekiei dagokienez, 2024 - 2025 denboraldian, Gol Playn (dialeko 65a), norgehiagoka bat eskainiko da LaLigako jardunaldi bakoitzean.

Horretaz gain, euskal taldeek (Alaves, Osasuna, Reala eta Athletic) denboraldi honetan astelehenetan jokatuko dituzten partidak eskainiko ditu ETB1ek (dialeko 1a).

Ez. Euskaltelen futbola ikusteko eskaintzen ditugun aukerak bezero partikularrentzat dira. Ez dugu inolako futbol-aukerarik eskaintzen ostalaritzako lokaletarako, hala nola kafetegietarako edo tabernetarako.

DAZNen LaLigako 5 partidaz goza dezakezu jardunaldi bakoitzean, 35 jardunalditan zehar. Horretaz gain, beste lehiaketa batzuk ere ikus ditzakezu, hala nola MotoGP edo 1 Formula®.

Gainera, beste kirol-kanal asko ditugu, hala nola Eurosport 1, Eurosport 2, Surf Channel, Garage TV, Laliga Sports TV edo Ubeat.

Ikusi Lehen Maila Euskaltelen

Maila gorenaren zirrara bada zure grina, zorioneko zaude. Euskaltelekin, LaLiga EA Sports ikus dezakezu DAZN bidez. Plataforma horrek Lehen Mailako jardunaldi bakoitzeko bost partida emateko akordioa du; txapelketaren estaldura zabala eskaintzen dizu.
Beraz, Alavesen, Athleticen, Realaren edo Osasunaren jarraitzailea bazara, partidarik garrantzitsuenei jarraitu ahal izango diezu. Hala ere, garrantzitsua da kontuan hartzea urteko egutegia ez dagoela zehaztua; beraz, astero sorpresa eta partida zirraragarriak izango dituzu.
Gainera, ez dituzu euskal taldeen partidak soilik ikusi ahal izango. LaLiga EA Sports izarrez eta talde historikoz beteta dago, eta, beraz, jardunaldi bakoitza aukera bat da munduko futbolik onenaz gozatzeko. Eta futbolaren zale amorratua bazara, gogoratzen dizugu DAZNek ez duela LaLiga bakarrik ematen. Beste txapelketa handi batzuk ere ikusi ahal izango dituzu, hala nola Premier Leaguea, Serie A, Bundesliga, F Liga eta UEFA Women's Champions Leaguea.
athletic-club-gol2
https://www.euskaltel.com/eu/tb/futbola/ikusi-osasunaren-partidak
Baina futbola ez da Lehen Mailan bukatzen. LaLiga Hypermotion-ek, Bigarren Mailak, badu bere lekua Euskaltelen. Guztia TBa paketearen bidez, liga zirraragarri honetako partida guztiak ikusi ahal izango dituzu (lehiaketako kanal ofiziala barne).
Eibarren jarraitzailea bazara, partida bakoitza estadioan egongo bazina bezala bizi ahal izango duzu. Gainera, gertu-gertutik jarraitu ahal izango diezu maila gorenera igotzeko borrokan ari diren talde historikoei eta berriei.
Jakina, Euskaltelen futbola zenbait aukeratan dago eskuragarri, nahi duzuna hauta dezazun eta, hala, zure talde gogokoenari jarraitu diezaiokezu eta nahi dituzun partida guztiak gozatu.
Kanala zure TBan ikusteaz gain, 5 gailutan ere ikus dezakezu: tabletan, mugikorrean edo eramangarrian. Eta egunen batean ezin baduzu edukia zuzenean ikusi, gogoratu grabagailu bat dugula hodeian, ezer gal ez dezazun.
eibar

Kontratatzea nahi duzu?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717
operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN