Deitu

ES

EU


Autonomoak eta Enpresak


Partikularrak

Webgunearen eta aplikazioen pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika honen helburua da jakinaraztea nola tratatuko dituen Euskaltelek bere webguneen bidez, sare sozialetako profilen bidez eta datu pertsonalak tratatzen diren beste edozein plataforma digital edo baliabide elektronikoren bidez jasotzen diren datu pertsonalak. Euskaltelek eskubidea du termino hauek aldatzeko, lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara egokitzeko. Kasu horietan, aldaketa horiek gauzatu baino lehenago jakinaraziko dira orri honetan, behar besteko tartearekin. Aldaketa horren berri eman ondoren gure zerbitzuak erabiltzeak haiek onartzea ekarriko du.
Euskaltel SAU da tratamenduaren arduraduna. IFKa: A-48766695. Helbidea: Parke Teknologikoa, 809 eraikina, 48160 Derio (Bizkaia). Datuak Babesteko gure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, bidali mezu elektroniko bat dpd@euskaltel.com helbidera.
Helburu hauetarako tratatuko dira biltzen ditugun erabiltzailearen datu pertsonalak:
  • Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako zerbitzuen prestazioa kudeatzea, hala nola estaldura-kontsulta, zozketa eta lehiaketetan parte hartzea, kontsultei erantzutea, abiadura-neurgailua, foroetan eta blogetan parte hartzea eta Newsletterra bidaltzea.

    Tratamendu honetarako legitimazio-oinarria kontratu-harremana da; nahiz eta zerbitzuak doakoak izan, kontratu-harremana da. Datu hauek tratatuko dira: identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak, helbidea, IP helbidea eta interesdunak emandako beste datu pertsonal batzuk edo sustapen-ekintzan eskatutakoak. Datuok zerbitzua ematen den bitartean gordeko dira, eta ondoren, legezko obligazioen preskripzio-epean.
  • Erabiltzailearekin harremanetan jartzea edozein bidetatik, bide elektronikoak barne, baldin eta webgunearen bidez kontratazio-prozesu bat hasi badu eta, edozein arrazoi dela medio, amaitu gabe geratu bada Erosketa-saskia bertan behera, helburutzat harturik kontratazioa berriz martxan jartzea eta bertan behera uztearen edo arazoaren arrazoiak zein diren jakitea.

    Kasu honetan, legitimazioaren oinarria da Sozietateak interes legitimoa duela huts egindako kontratazio-prozesu bati berriro ekiteko eta uztearen arrazoiak ezagutzeko, prozesua hobetzeko. Datu hauek tratatuko dira: kontratua eten aurretik emandako identifikazio-datuak, harremanetarako datuak eta bestelakoak, hala nola helbidea eta kontratatutako zerbitzuak/produktuak. Datuak 30 egunez tratatuko dira prozesua utzi ondoren.
  • Sozietatearen produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala ematea, edozein bidetatik, bide elektronikoak barne.

    Erabiltzaileak webguneko formularioen bidez (adibidez, Deituko dizugu) eman izango duen adostasuna da legitimazioaren oinarria. Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak, ahotsa, produktu edo zerbitzuen tipologia eta gure inprimakietan ematen diguzun edozein datu tratatuko dugu, emandako adostasuna atzera botatzen ez duzun bitartean.
  • Zure datuak Enpresa Taldeko beste sozietate batzuei jakinaraztea, beren produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala edozein bidetatik bidal diezazuten, bide elektronikoak barne.

    Adostasuna izango da oinarri legitimatzailea, emandako datuak identifikazio- eta kontaktu-datuak, ahotsa, kontratatutako produktu- eta zerbitzu-motak izan daitezke, eta emandako adostasuna atzera botatzen ez den bitartean tratatuko dira.
  • Webgunearen erabiltzaileek harekin zer-nolako interakzioa duten jakitea Cookieak erabiliz. Oinarri legitimatzailetzat interes legitimoa edo adostasuna hartuta, dagokionaren arabera.

    Tratatutako datuei eta tratamendu-epeei buruzko informazio guztia eskuragarri duzu cookieei buruzko informazioan.
Aipatutako helburuen ondoren, eta gure barne-prozesuak hobetzeko dugun interes legitimoan oinarritutako anonimizazio-prozesuaren ondoren, aurrez egindako tratamenduen datuak erabili ahal izango dira hauek hobetzeko: bezero ez direnei emandako zerbitzuak, merkaturatze-prozesuak, zalantzei erantzuteko prozesuak eta abar. Datu anonimizatuak aztertzeko prozesu horietan, Adimen Artifizialeko sistemak erabili ahal izango dira.

Edonola ere, ez da hartuko erabiltzaileengan eragin juridikoa duen erabaki automatizaturik, eta jokabide-publizitateko cookieetarako adostasuna izanez gero soilik osatuko da profila. Informazio gehiago, Cookieetan.
Aipatutako helburuetarako bildutako datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinarazten, legezko betebeharra edo errekerimendu judiziala dagoenean izan ezik, zure identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak gure enpresa-taldeko beste enpresa batzuei jakinaraztea onartzen ez baduzu behintzat.
Bestalde, zure datu pertsonaletarako sarbidea izango dute datu horien tratamendu-eragileek, hau da, beren funtzioak betetzeko datu pertsonaletan sartu behar duten zerbitzu-emaileek. Oro har, datu pertsonaletara sartzen diren zerbitzu-emaileek informazio-sistemen eta teknologiaren sektoreetan eta publizitatearen eta telesalmentaren sektoreetan dihardute batik bat.
Sozietateak ez du asmorik bezeroei buruzko datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egiteko, oro har; hala ere, baliteke Europako Esparru Ekonomikotik kanpo erabiltzaileen datuak tratatu behar dituen hornitzaileren bat izatea —adibidez, zerbitzu teknikoren bat edo euskarri-zerbitzuren bat—, eta kontratua goiko taulako helburuetan aurreikusitako baldintzetan gauzatu behar izatea. Kasu horietan, Sozietateak ziurtatuko du berme egokiak dituela. Berme horiek lortzeko, Europako Batzordeak onartutako kontratu-klausulen ereduak sinatzen dira egoera horretan dauden hornitzaileekin, edo Arau Korporatibo lotesleak, kasuan kasu. Berme horien kopia bat edo haiei buruzko informazioa lortu nahi baduzu, Datuak Babesteko gure ordezkariari idatz diezaiokezu 1.1 atalean adierazitako helbide elektronikora.
Oro har, 1.2 atalean adierazitako kontserbazio-epeak alde batera utzi gabe, datuak behar beste denboraz gorde ahal izango dira, tratamendua eragin zuten xedeei erantzuteko, eta, ondoren, blokeatuta, tratamendutik eratorritako lege-betebeharrak preskribatu arte.
Jakinarazten dizugu ezen, datuen babeserako araudiarekin bat etorriz, eskubide hauek dituzula:
  • Datuetara irispidea izateko eskubidea: Zer-nolako datuak tratatzen ditugun eta egiten ari garen datu-tratamenduak zer ezaugarri dituen jakin dezakezu.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eskatu ahal izatea, okerrak edo egiazkoak ez direlako.
  • Eramangarritasun-eskubidea: Tratatzen ari garen datuen kopia bat eskuratu dezakezu, formatu elkarreragingarri batean.
  • Legean jasotako kasuetan, tratamendua mugatzeko eskubidea.
  • Datuak ezerezteko eskubidea: Datuak ezerezteko eskatzea, tratamendua jada beharrezkoa ez denean.
  • Aurka egiteko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari uzteko eskatzea, arestian aipatutako moduan.
  • Emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea: hori edozein unetan egin dezakezu, bezeroarentzako arretara deituz edo eremu pribatuaren bidez.
Eskubide bakoitzari buruzko informazio zehatza gure webgunean gure webgunean duzu, baita eskubide horiek erabiltzeko laguntza ere. Eskubide horiek postaz gauzatu ditzakezu, Teknologia Parkea, 809 eraikina 48160 Derio (Bizkaia) helbidera edo doku@euskaltel.com helbidera idatzita; zer eskubide gauzatu nahi duzun adierazi beharko duzu, eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Halaber, jakinarazten dizugu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazio bat ere jar diezaiokezula, hemen: www.aepd.es.
Zure datuen tratamenduari buruz zalantzarik izanez gero, datuak babesteko gure ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, helbide honetara idatziz: dpd@euskaltel.com.
Euskaltel PUBLIZITATE-JARDUERAN DATUAK TRATATZEKO JOKABIDE-KODEAri atxikita dago. Kode horren helburua da frogatzea datuak babesteko eginbideak betetzen direla publizitate-xedez egiten diren tratamenduetan edo publizitateari buruzkoetan.
Ikusi hemen jokabide-kode horri buruzko informazio guztia.

Kontratatzea nahi duzu?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717
operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN