Vivo V40 SE: pieza bateko 3D diseinu laua eta Ultra HD irudi-sistema
Formak garrantzitsuak dira, eta Vivok argi utzi du hori bere V40 SE smartphone berriaren diseinu arin eta dotorearekin. 185,5 gramo besterik pisatzen ez duenez, garraiatzen erraza da, eta, 7,79 mm lodi izanik, egokia eta erosoa da erabiltzailearen eskurako.
Vivo V40 SE berriak, kameraren eremuan markoaren forma klasikoak alde batera utzi gabe, itxura laua baina tridimentsionala lortzen duen 3D efektua gehitzen du. Edertasunak, arintasunak eta erosotasunak bat egiten dute terminal berri honetan.
Ezusteko guztien aurkako babesa
Zure smartphone berriak zuk nahi adina iraun dezan nahi du Vivok. V40 SE modelo berriaren orbanen aurkako estaldurari esker, mugikor aproposa da haren iraunkortasunaz eta denboraz kanpoko estiloaz gozatzeko.
Vivo V40 SE berria erresistentea da orbanekiko, urradurekiko, zahartzearekiko, higadurarekiko eta eguneroko izerdiak eragindako korrosioarekiko. Fidagarritasuna era guztietako ezustekoen aurrean.
Ultra HD irudi-sistema
Smartphone on batek, gaur egun, huts egiten ez duen kamera-sistema bat izan behar du. Goi-mailakoa. Vivo V40 SE berriak argitasuna eta funtzionaltasuna emateko diseinatutako kamera-konfigurazioa eskaintzen du.
Dituen lau kamerek —hain zuzen ere, 8 MP-eko ultra angeluhandiak, 50 MP-eko HD nagusiak, 2 MP-eko makroak eta aurrealdeko 16 MP-ekoak— bermatu egiten dute hartualdi bakoitzak momentua zehaztasunez eta erraztasunez atzematea.
Ikusmen-distira inguratzailea
12 Hz-ko AMOLED Ultra Vision pantailarekin, Vivo V40 SE berriak orain arte inoiz ikusi gabeko bistaratze arina eskaintzen dizu. Mugimendu, xehetasun eta kolore bakoitzak bizia hartzen du, esperientzia bisual paregabea eskaintzeko.
Memoria eraginkor handiagoa
Badakigu lekurik ez izatea dela gehien kezkatzen zaituena smartphone baten bila zabiltzanean; horregatik Vivo ez da txikikeriatan ibili V40 SE modeloaren RAM memoriarekin. RAM hedatuaren teknologiarekin, ataza askotan batera jardun ahal izango duzu esfortzurik gabe, atzeko planoan 25 aplikazio baino gehiago aktibo dituzula . Horrez gain, teknologia berriena eskaintzen du lekua optimizatzeari dagokionez ere.