Samsung Galaxy A05s: pantaila eta kamera hobeak, gutxiago ordainduta
Gehiago, gutxiago ordainduta; horixe nahi dugu denok. Eta horixe eskaintzen digu Samsungek bere Samsung Galaxy A05s modelo berriarekin. Pantaila handiagoa du (6,7 hazbete), kamera gehiago (atzeko hiru lente) eta bateria hobea (5.000 mAh). Eta hori guztia, gutxiago ordainduta.
Pantaila handiagoa: 6,7 hazbete
Samsung Galaxy A05s gailuaren pantaila handian murgiltze-ikuspegia izango duzu; beraz, telefono perfektua da bideo, telesail edo film asko ikusten badituzu mugikorrean, edo asko aritzen bazara jokoetan.
6,7 hazbeteko pantaila handiak irudi argiagoa ematen dizu, eta FHD+ bereizmena du, hau da, 1080 x 2400 pixel.
Gainera, oso erraz maneiatzen da, hatz-marken sentsorea aldamenean izateaz gain 195 g eta 168 x 77,8 x 8,8 mm bakarrik baita.
Kamera gehiago: hiru lente nagusi
Samsung Galaxy A05s-ak atzean ditu kamera nagusiak, honela banatuta:
- Kamera nagusi bat, paisaietarako: 50 MPX, f/1.8, 10x zoom digitala eta autofocus.
- Makro kamera bat, xehetasunetarako: 2 MPX eta f/2.4.
- Sakontasun-kamera bat, erretratuetarako: 2 MPX eta f/2.4.
Selfie bat egin nahi duzunean, aldatu ikuspegia eta egin erretratua aurreko kamerarekin —13 MPX ditu—.
Bateria hobea: 5000 mAh
Bateria hobea du modelo honek, 5000 mAh-koa, egun osoz eusteko zure erritmoari (eta pixka bat gehiago ere bai).
Errendimendua ere ona du, eta joko-esperientzia aparta, Snapdragon 680 prozesadoreari esker. Eta, gainera, Androiden sistema eragile berriena darabil, Android 14, eta 4 GB-ko RAMa du.
Memoria, berriz, 128 GB-koa, behar duzun guztia eta gehiago gordetzeko. Eta handitu nahi baduzu, aski duzu 1 TB-ko microSD txartel bat sartzea.
Gainera, bi SIM txartel erabil ditzakezu Samsung Galaxy A05s mugikorrean.
Ikusten duzunez, are gehiago eskaintzen ditu Samsungen azken modeloak, eta gutxiago ordainduta.