EuskaltelEuskaltel

OPPO Reno11 F 5G: erresistentea, lerro dotoreak eta lehen mailako kamera-sistema

Hemen da berriz OPPO, Reno11 F 5G modelo berriarekin, dena emanda. Modelo dotorea da, lerro xumekoa, erresistentea eta egungo smartphoneen gama gorenen inbidiarik gabeko kamera-sistema duena.

Fina, arina eta polita

Akabo mugikor astun bat eraman behar izatea. OPPO Reno11 F 5G terminal berria ultramehearekin ez duzu izango eskumuturreko minik. Arina da, eta eroso eraman eta erabiltzeko aukera ematen du; haren diseinu dotoreak, berriz, zu ere dotoretzen zaitu.

AMOLED teknologia du OPPOren modelo berriaren pantailak. Ikuspegi zabal-zabala izango duzu, eta ertzik gabeko pantaila finarekin abangoardiako irudiak lortu ahal izango dituzu. Pantaila horrek erraz jalgitzen diren mila milioi kolore eta trantsizio baino gehiagoko gama eskaintzen du.

Distira automatikoki doitzen denez, gainera, erosoagoa da ilunpean ikusteko, eta argitasuna mantentzen du eguzki-argipean.

Modelo ultraerresistentea

Erabateko erresistentzia. Bururatzen zaizun edozeren aurrean. OPPO Reno11 F 5G gailuarekin, hautsa eta ura ez dira amesgaizto izango zure smartphonearentzat, eta aurre egingo die elementuei. Beldurrik gabe ibili ahal izango zara hautsez betetako bideetan barrena, eta ustekabeko zaparradei aurre egin. Jarri konfiantza OPPOn, eguraldia edozelakoa dela ere.

Argazki-motor profesionala

Zure poltsikoa profesionalen gisako argazkiz beteko da Reno11 F 5G berriarekin. Argazkigintzako artista profesionalek probatu dute terminalaren AA, eta benetako irudiak eskaintzen ditu, beren argazki guztietan tonu naturalak islatzen dituztenak, esposizio-kontrol automatikoekin eta zurien balantzearekin.

Kamera-sistemari dagokionez, 64 MP-eko kamera nagusi ultraargi bat du, argiaren eta kolorearen arteko oreka perfektua duena, kamera ultra algeluhandi bat, paisaia harrigarriagoak harrapatzeko, eta makro kamera bat, xehetasun txikiak eta miniaturazko mirariak erakusteko gai dena.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.