EuskaltelEuskaltel

Erresistentzia eta arintasun apartak OPPO A40 terminalarekin

OPPOk A40 smartphonea merkaturatu du, eta urrats bat egin du aurrera kalitateari eta prestazioei dagokienez. Marka txinatarrak ondo ezagutzen ditu bezeroaren beharrak, eta badakienez mugikorrak beharrezkoak eta tresna nahitaezkoak direla, telefono erresistenteak eta arazorik sortzen ez dutenak egiten ditu.

Printzipio horri jarraituz, ondo baino hobeto betetzen ditu eginbeharrak OPPO A40 berriak. Kolpeekiko erresistentzia handia duenez, erabat ahaztuko dituzu erorikoak eta eguneroko erabilera arrunteko kolpeak. Iraunkortasun-proba gogor eta zorrotz ugari gainditu ditu telefono honek; besteak beste, kolpeetan eta erorikoetan duen erresistentzia neurtzekoak.

Bustia ere bizi-bizia

Baina kolpeekiko erresistentzia ez da OPPO A40ren dohain bakarra. Denok dakigu zenbaterainoko beldurra ematen digun mugikorra galtzeak edo uretara erortzeak. Bada, OPPOren smartphone berriari ez dio eragiten urak.

Berdin dio kaletik joan eta euriak bustitzen badizu, edo kafea telefono gainera erortzen bazaizu. Ezerk ez zaitu izutuko OPPO A40 bat baldin badaukazu. Likido-mota ugarirekiko erresistentea da, eta, beraz, ez du inolako kalterik jasango, edozerk bustita ere.

Esperientziaren arintasuna helburu

Gure eguneroko bizimoduak erritmo geldiezina du, eta gurekin doan sakelakoak horri jarraitu behar dio nahitaez, presiorik jasan gabe. OPPO A40 terminalak OPPO Trinity Engine funtzio esklusiboa dauka, arin eta egonkor euts diezaion baita presiorik handieneko egoeretan ere.

Eta ez da hor bukatzen kontua. Terminal berri honek oso arintasun-proba zorrotzak gainditu ditu 36 hilabetez OPPOren laborategietan, eta estreinatu berria balitz bezala eusten dio hiru urtez etengabe erabili ondoren ere.

Karga ultralasterra minutu gutxian

Bai, bai, ondo irakurri duzu; “minutu” esan dugu, ez “ordu”. % 0tik % 50era 30 minutuan soilik, eta segurtasun osoz.

OPPO A40 terminalak 45 W-eko SUPERVOOC teknologia darabil, eta horren ondorioa ez da abiadura soila, segurtasunik handieneko abiadura baizik. SUPERVOOC teknologiak automatikoki detektatzen du kableen eta egokigailuen bateragarritasuna, lasai asko kargatu dezazun telefonoa.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.