Oppo A38 terminala, 50 Mpx-eko kamera eta karga azkarra
Zer da gehien baloratzen duzuna mugikor batean? Ziur gaude bi gauzari erreparatzen diezula telefono berri bat erostean: kamerari eta bateriari; eta prezioari, noski. Oppo A38 terminalak aise betetzen ditu hiru baldintza horiek. Begira:
50 Mpx-eko kamera AAduna
Has gaitezen argazki-ataletik Oppo A38 telefonoaren ezaugarrien errepasoa egiteko. Hiru kamera on ditu. Lente nagusiak 50 Mpx-eko kalitatea ematen du, eta, adimen artifizialarekin batera, zure argazkiak oso argitsuak izango dira; gainera, funtzio bereziak ere baditu, hala nola xehetasunak doitzeko aukera.
Sakontasun-kamerari dagokionez, bokeh efektuko erretratuak egiteko aukera izango duzu, eta zentratze oso profesionalak, 2 Mpx-eko sentsoreari eta f/2,4ko irekierari esker.
Bestalde, Oppo A38ren aurrealdeko kamerak 5 Mpx ditu.
128 GB dituzu, zure argazki eta bideo guztiak telefonoan denbora luzeagoan gorde ditzazun; eta leku gehiago behar baduzu, 1 TB-raino zabaltzeko aukera duzu, microSD kanpoko memoria-txartel bat baliatuta.
Autonomia handiagoa karga azkarrarekin
Oppo A38k autonomia handia emango dizu 5000 mAh-ko bateriari esker, ordu asko irauten baitu. Kargatu beharra daukazunean, minutu batzuk besterik ez duzu beharko —ordu-erdi gutxi gorabehera— bateriaren karga erdiraino betetzeko. Berri aparta, zalantzarik gabe, 33 W-eko SUPERVOOC kargari eskertu beharrekoa.
Eta orobat dira apartak beste datu hauek ere: 36 hilabeteko arintasun-bermea, 4G-ko RAM memoria (hedagarria), jokoetarako prozesadore berezia, erosketak zuzenean mugikorretik egiteko NFCa eta ColorOS 13.1 sistema eragilea.
90 Hz-eko eguzki-pantaila
Hautsak eta urak ez dute hondatzen, eta, gainera, Oppo A38ren eguzki-pantailak begiak zaintzen dizkizu, distira handitu baitezakezu bista ez behartzeko. Eta hori, gainera, bateria asko kontsumitu gabe.
LCD pantailak 6,56 hazbete ditu, eta 1612 × 720 pixeleko bereizmena.
Ikusten duzunez, Oppo A38 terminalak behar duen guztia du nahi adina gozatzeko prezioaz arduratu gabe.