Moto g34: dotorezia, leuntasuna eta jasangarritasuna
Luxu estetiko erabatekoa. Moto g34 terminalak punta-puntako diseinua du eta akabera matea edo larru beganoarena atzealdean, ukitu leun-leunekoa.
Diseinu dotorea eta kalitatezko materialak, egoki-egokiak ura uxatzeko eta euritik, ur-zipriztinetatik eta ezustekoetatik babesteko.
Pantaila zabalagoa
Moto g34 terminalaren pantailari ez zaizkio gustatzen txikikeriak: 6,5” ditu!
HD da, eta 120 Hz-eko eguneratze-abiadura du, ezin egokiagoa arin-arin mugitzeko zure aplikazio eta funtzio gogokoenen artean.
Soinu ozen eta argia
Dolby Atmos soinu multidimentsionalak eta tamaina handiko bozgorailu estereoek audio aurreratu bat lortzen dute, gai dena bereizmen handiko soinu profesionala tarte dinamiko zabal batekin erreproduzitzeko.
Argazki argi eta garbiak... baita gauez ere
Argazkiak egitea gustatzen zaizu? Zure Moto g34 terminalarekin, aparteko argazkiak egingo dituzu, edozein dela ere aukeratzen duzun ikuspegia. Harri eta zur utziko zaitu argazkien kalitateak; bereziki, gauez egindakoenak.
50 MP-eko kamera aurreratuari eta lau pixel bakarrean konbinatzen dituen Quad Pixel teknologiari esker, ez dizu ihes egingo xehetasun bakar batek ere.
Bestalde, 16 MP-eko aurreko kamera zure aliaturik onena duzu selfie zoragarriak egiteko.
Eta askoz funtzio berritzaile gehiago ditu, gainera: irribarreak automatikoki atzemateko gaitasuna, zuzeneko iragazkia...
Non gordeko dituzu zure artelanak? 128 GB dauzkazu eskura, nahi adina argazki gordetzeko (1 TB, microSD txartel batekin). Eta 4 GB-ko RAM memoria, 8 GB-raino zabal daitekeena.
Beste maila bateko potentzia eta errendimendua
Moto g34 terminalak koska bat gora egiten du zortzi nukleoko Snapdragon 695 5G prozesadoreari esker.
Android-14 sistema eragilearekin eta LPDDR4X memoriarekin batera, terminal azkar eta eraginkor bat duzu, aukera emango dizuna nahieran... eta luzeago erabiltzeko.
Izan ere, 5.000 mAh-ko bateriak oso luuuuze irauten du. Eta, kargatu behar duzunean, di-da kargatuko duzu TurboPowerrekin.
Kanpo-monitore baterako konexioa
Ez dugu ahaztu behar oso ezaugarri praktiko bat ere baduela Moto g34 terminalak: haririk gabe konekta daiteke kanpoko monitore batekin edo telebista batekin bideo-deiak egiteko, nabigatzeko... edo nahi duzuna egiteko.