Apple iPhone 16
5G
128GB
6,1''

Eskura dagoen kolorea
LABURPENA
Hautatu ordaintzeko modua
19
€/hil
BEZ-arekin
48 hilabetez
Kontratatu zure asegurua
Lehenengo hilabetea doan eta zergak barne
5G
128GB
6,1''
19
€/hil
BEZ-arekin
48 hilabetez
Lehenengo hilabetea doan eta zergak barne
Babestu zure smartphona edozein ezusteren aurrean aseguru osoenekin
Euskaltel-ekin Euskadi eta Nafarroako estaldurarik zabalena duzu. Eta gainera, 5G!
iOS 18
Face ID
3.561 mAh-ko bateria
Dual SIM (SIM / eSIM)
Apple A18 Bionic
Wi-Fi 7
USB C 2.0
GPS, GLONASS, GALILEO, QZSS, BeiDou
NFC
Bluetooth v5.3
5G
Kamera nagusia 48 Mpx + 12 Mpx
Aurreko kamera 12 Mpx
6,1'' hazbete
2556 x 1179
OLED
8GB-ko RAM memoria
128GB-ko barne-memoria
147,6 mm-ko altuera
71,6 mm-ko zabalera
7,8 mm-ko lodiera
170 gramo
Imajinatu botoi bakar bat sakatuta kamerara eta kameraren konfiguraziora zoazela zuzenean. Pagotxa, ezta? Eta beste botoi bat sakatuta funtziorik baliagarrienetan sartzen zarela. Bada, iPhone 16aren nobedadeetako bi dira horiek, baina askoz gehiago daude. Hemen azalduko dizkizugu.
Kameran sartzeko lasterbidea
iPhone 16ak Kameraren Kontrola estreinatzen du. Zer da hori? Bada, lasterbide bat, alboko botoi bat sakatuta kamera irekitzeko eta argazkiak zuzenean hortik egiteko; baita beste gauza asko egiteko ere: lentea aldatzeko edo zooma, sakonera eta esposizioa doitzeko. Horrelaxe, botoi bat sakatze hutsarekin.
Terminalaren bi kamerek lauren lana egiten dute:
Fusion kamera nagusia 48 MPX-ekoa da, 2x-ko teleobjektiboaren aukerarekin, eta beste kamerak —12 MPX-eko ultraangeluhandia— xehetasun handiko makro argazkiak egiteko ere balio du. Beraz, lau kamera izango balitu bezala da.
Selfieetarako kamera 12 MPX-ekoa da.
Eta azken belaunaldiko argazki-estilo berriak izateaz gainera, zure bideoak beste maila batera igoko dituen funtzio berri bat du iPhone 16ak.
Izan ere, orain soinua egokitu dezakezu Audio espazialari esker, ukitu profesionala emateko bideoei. Lehen planoan dauden pertsonen ahotsa nabarmendu dezakezu edo giro-soinua murriztu.
Diseinu sendoa eta gogokoetarako lasterbidea
iPhone 16ak badu beste nobedade bat bizitza erraztuko dizuna: telefonoaren alboko Ekintza botoia, zure funtzio gogokoenetara di-da sartzeko lasterbide bat. Gainera, nahi bezala konfigura dezakezu.
iPhone 16ak ez dio beldurrik ez urari, ez hautsari; aurrealdean, Ceramic Shield babesa dauka, bi aldiz sendoagoa, eta atzealdea, berriz, beira gogorrekoa du; eta kanpo-karkasa, aluminio aeroespazialekoa.
6,1 hazbeteko OLED eta Super Retina XDR pantailak kontraste, distira eta kolore paregabeak emango dizkizu zure eduki gogokoenak ikusteko. Pantailaren bereizmena 2556 x 1179 pixelekoa du.
Bateria iraunkorragoa eta txip efizientea
iPhone 16aren efizientzia energetikoak beste urrats bat egiten du A18 txip berriari esker; grafiko ikusgarriekin jokatzeko edo telesailetako kapituluak segidan ikusteko aukera emango dizu, 3561 mAh-ko bateria xahutu gabe.
Bateriak luzeago irauten du, azkarrago kargatzen da, eta aukera ematen dizu iPhone 15 modeloak baino bi ordu gehiagoz ikusteko bideoak.
Argazkiak eta bideoak gordetzeko barne-memoria 128 GB-koa da, eta RAM memoria 8 GB-koa. Sistema eragilea iOS 18 da, 5G teknologia du, eta Apple Intelligencerako prestatua dago —laster erabili ahal izango duzu!—.
Deituko dizugu?