Google Pixel 9, AAren botere guztiarekin
Google Pixel 9 terminalak Googleren adimen artifizialeko Gemini laguntzailea dakar berekin.
Laguntzaile ezin aproposagoa duzu eguneroko bizitza errazteko. Erantzun azkarrak, behar duzunaren zerrendak edo zure mezu elektronikoen laburpenak. Bilatzeko, marraztu zirkulu bat irudi, testu edo bideo baten inguruan.
Diseinu jasangarri eta iraunkorra
Berrikuntzak ez du zertan egon estetikaren kontra. Pixel 9 terminalak diseinu jasangarria eta erresistentzia are handiagoko beirazko panelak ditu.
Bestalde, 6,3 hazbeteko Actua pantailak inoiz ez bezalako distira du, eta 120 Hz-erainoko freskatze-tasak arintasuna bermatzen du.
Kalitate-maila handiko kamerak
50 MP-eko kamera angeluhandia eta 48 MP-eko ultraangeluhandia, fokuratze makroa, 8 handipeneko bereizmen handiko zooma… Gainera, gauez ikusteko kamera eta selfietarako tonu erreala… Eta zer iruditzen zaizu zure argazkietan zu ere ateratzea Inclúyeme aukerari esker?
Argazki eta bideo ikusgarriak egingo dituzu edozein argi edo distantziarekin, eta Editore Magikoarekin ukitu ahal izango dituzu gero, gainera.
Zure telefonoaren segurtasunaren aldeko apustua
Zure argazkietarako eta gainerako guztietarako, Google Pixel 9 terminalak ez du alde batera uzten segurtasuna.
Arriskuren bat sumatzen badu zugandik gertu, jakinarazi egingo dizu: adibidez, krisi-alertak bidaliko dizkizu edo laguntza eske deituko du auto-istripuren bat baldin baduzu.
Potentzia eta autonomia handiagoa
Google Tensor G4 prozesadorea Pixel-en txip ahaltsuena da; are ahaltsuagoa Titan M2 segurtasun-koprozesadorearen laguntzaz.
Android 14 sistema eragilea du, 12 GB-ko RAM memoria eta 256 GB-ko biltegiratze-ahalmena.
Autonomiari dagokionez, berriz, Pixel 9 terminalaren bateriak 24 ordu baino gehiago irauten du, eta 100 ordu bitarte, muturreko bateria-aurrezpena aukera aktibatuz gero. Gainera, 30 minutu baino ez du behar % 55eraino kargatzeko.
Prestaziorik berrienak beti eskura
Google Pixel 9 terminalak prestaziorik berrienak ditu... Eta hala izango ditu gerora ere. Izan ere, sistema eragilea eta segurtasun-prestazioak 7 urtez eguneratuak izateko aukera eskaintzen du, eta, horretaz gainera, funtzio berri eta hobetuak eta AArekin lotutako aukerarik onenak, Googlek primizia gisa eskainiak.