INFORMAZIO HAU GARRANTZITSUA DUZU
Dakizunez, gero eta zibereraso gehiago egiten zaizkie enpresei bezeroei buruzko informazio pribatua lortzeko. Egoera horiek saihesteko segurtasun-neurri garrantzitsuak zerbitzuak ahalik eta segurtasun handienarekin emateko, eta gure sistemak eta datu pertsonalak babesteko.
Mezu honen bidez jakinarazten dizugu segurtasun-gorabehera bat izan dugula; irismen oso mugatukoa izan da, eta, gainera, detektatutako egunean bertan kontrolatu zen.
Alde horretatik, jakinarazi nahi dizugu litekeena dela gure erakundetik kanpoko hirugarrenek Euskaltelen bezero ohi gisa tratatzen ditugun datu pertsonal batzuk eskuratu izana —legez behartuta gaude datu horiek gutxienez 5 urtez gordetzera, bezeroak enpresan baja eman ondoren—. Lasai egon zaitezen esan nahi dizugu datu horien artean ez dagoela bankuko kontu-zenbakirik, Zehazki, mota honetakoak dira datuak: izena, abizena, NANa, telefonoa, helbide fisikoa eta, kasuren batean, helbide elektronikoa.
SEGURTASUN-NEURRIAK
Segurtasun-neurriei buruzko aholkuak ematen hasi aurretik, uste dugu garrantzitsua dela datuak iragazteak zer arrisku nagusi dituen jakinaraztea.
Hauek dira arrisku nagusiak:
Smishinga
Erakunde ustez legitimoek bidalitako SMSen bidez iruzur egiteko ahaleginak.
Vishinga
Erakunde ustez legitimoek egindako telefono-deien bidezko iruzur-saioak. Atzitutako informazioa baliatzen dute zu engainatzen saiatzeko, esanez, adibidez, zu bezero zaren konpainia baten izenean —ziur asko, Euskaltelen izenean— deitzen edo idazten dizutela. Beraz, adi egon dei edo SMS bidez pasahitzak emateko edo ordainketak egiteko eskatzen badizute presaka. Euskaltelek ez du inoiz halakorik egiten.
Garrantzitsua
Kontuz jasotzen dituzun mezu elektronikoekin, SMSekin, zenbaki ezezagunetatik jasotako deiekin eta whatsappekin. Iruzurrak (phishinga, vishinga eta abar) gero eta hobeto egokitzen zaizkio erabiltzailearen profilari eta, beraz, horregatik da hain garrantzitsua zuk ondo kontrolatzea komunikazioen sarrera, are gehiago presakako eta aurreikusi gabeko zerbait egiteko eskatzen dizutenean.
Ez eman zure kontuen pasahitzik edo autentifikazio-faktorerik baliabide elektronikoen bidez. Ez fidatu posta elektroniko, SMS edo mugikor bidez zurekin harremanetan jartzen direnekin. Euskaltelek ez dizkizu inoiz eskatuko.
Ez eman ordainketa-baliabiderik (esaterako, zure txartelaren zenbakia) seguruak ez diren edo kontrolatuta ez dauden kanaletan. Aztertu zer webgunetan egiten dituzun ordainketak; egiaztatu seguruak direla (“https” edo giltzarrapoa), eta ez eman daturik jasotako deietan.
Jarduera susmagarriren bat atzemanez gero, gertakariak salatzea gomendatzen dizugu. Jarri harremanetan Basque Cybersecurity Centrerekin 900 104 891 zenbakira deituta edo www.ciberseguridad.eus, zenbakira deituta edo Instituto Nacional de Ciberseguridad (INCIBE) en el número 017 o en www.incibe.es/ciberprotegete helbidearen bidez.
Zalantzarik edo galderarik baduzu, zure esanetara gaude bezeroarentzako arreta-zerbitzuan eta gorabehera honetarako berariaz prestatutako telefono-zenbaki honetan: 900 840 515.