EuskaltelEuskaltel

Galaxy S24, AAren aroa bateria adimenduneko mugikor handiago eta azkarrago batean

Samsungek ongietorria egiten dio AA artifiziala egunero eskuan erabiltzeko aukerari. Galaxy S24 berriak ikaragarri zabalduko ditu zure sormena, produktibitatea eta aukerak inoiz ikusi gabeko mailaraino, eta zure gailu gertuenekotik: zure smartphonetik.

Samsung Galaxy S24 berriak smartphone bati eska dakizkiokeen hobekuntza guztiak dakartza. Pantaila handiagoa, gehiago irauten duen bateria eta prozesatze-ahalmen handiagoa. Orain, zure mugikorraren lehen baino are ezaugarri gehiago gustatuko zaizkizu.

Bateria adimenduna egun osorako

Inoiz ez zaio energiarik faltako zure Galaxy S24 telefonoari. Haren bateria adimendunak erreprodukzio-denbora gehiago eskaintzen dizu, aukera izan dezazun zure telesail gogokoenak ikusteko eta nahi bezain luze erlaxatzeko. 29 orduz ikusi ahal izango dituzu bideoak edo 78 orduz entzun musika.

Kamerak

Galaxy S24 terminalaren argazki-sistema berriak irudi onen iturri agorrezin bihurtuko du zure mugikorra. Argazki argitsu, koloretsuak eta argiak egingo dituzu, baita ilunpean ere, AI ISPri esker. Ez da izango argazki eginezinik.

Galaxy S24 telefonoaren kamera-sistemak hauek guztiak eskaintzen dizkizu: kamera nagusi bat, 50 megapixeleko sentsorea duena (1,0 µm-ko tamaina pixel bakoitzeko), PDAF Dual Pixel fokuratzea eta OIS egonkortze optikoa. Kamera ultra angeluhandiak 12 megapixeleko sentsorea du (1,4 µm-ko tamaina pixel bakoitzeko), 120 °-ko anplitudea eta 13 mm-ko distantzia fokala.

Gainera, Galaxy S24 terminalak 10 megapixeleko teleobjektibo bat ere badu, ezaugarri hauekin guztiekin: PDAF fokuratzea, OIS egonkortze optikoa, 3 handipeneko zoom optikoa eta 30 handipenera bitarteko zoom hibridoa. Eta, azkenik, laugarren kamera, aurrekoa, 12 megapixelekoa, PDAF Dual Pixel fokuratzea eta 26 mm-ko distantzia fokala dituena.

Inguratu, eta AArekin aurkituko duzu

Galaxy S24 terminal berriak AA du osagarri, eta eguneroko bizitza erraztuko dizu horrek. Inoiz ez bezala bilatu ahal izango duzu informazioa Circle to Search erabiliz. Nahikoa da objektu bat inguratzea “Googleren bilaketaren” emaitzak ikusteko: bilatzen ari zarena aurkitzeko modu berri eta bisualago bat. Guztiaren berri izango duzu beti Samsung Galaxy S24 berriaren AAri esker.

Ordaindu epeka Euskaltelekin.