• Zenbait eduki-ekoizlek P2P programak erabiliz filmak partekatzeko erabil diren IP batzuk (bezeroen ekipoen helbideak) lortu dituzte. IPak lortu ondoren, demanda zibil bat aurkeztu dute auzitegietan, IP horien jabeen datu pertsonalak identifikatzeko.
• IP horiek erabili dituzten bezeroen datu pertsonalak ez dizkiete zuzenean ematen operadoreek eduki-ekoizleei: horiek lortzeko, ekoizleek demanda bat aurkeztu behar dute operadorearen egoitza sozialari dagokion auzitegian, arakatutako IPen operadore titularrari errekerimendu judizial bat egiteko eskatuz.
• Operadoreak nahitaez bete behar ditu errekerimendu judizial horiek, eta datuak epaitegira bidali. Epaitegia da datuak, gero, ekoizleei ematen dizkiena.
• Ekoizleen demandaren ondoren, Bilboko 1. eta 2. merkataritza-epaitegiak behartu gaitu IP-zerrenda bati lotutako datu pertsonalak ematera. Prozeduran zehar, uko egin diogu datu horiek emateari, eta gure erabakia arrazoitzeko alegazioak aurkeztu ditugu. Alegazio horiek egin arren, aipatutako epaitegiek behartu egin dute Euskaltel bezeroen datu pertsonalak ematera. Horren aurrean, legezko aukerarik ez dugu izan helegitea aurkezteko; gainera, eskaera hori ez betetzea agintaritza judizialaren aurkako desobedientzia-delitua da, eta zigor ekonomikoak edo espetxe-zigorrak ekar ditzake horrek.
• Euskaltelek nahitaez erantzun ondoren, epaitegiek IPei buruzko datu pertsonalak eman dizkiete auzi-jartzaileei, eta haiek informazio hori erabili dute mehatxuzko gutunak bidaltzeko, abokatu-bulego baten bidez, diru-kopuru bat ordaintzea eskatzeko eta, hala, epaiketara joatea saihesteko.