ES

EU

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Enpresa Handiak

Arrakasta-kasuak
Ikusi entzutearen balioari buruz ditugun adibideak
Hodeiko konputazioak, zibersegurtasunak eta big datak ez dute ezertarako balio ez badatoz bat enpresek hemen eta orain behar dutenarekin. Euskaltel Enpresaren iritziz, bezeroei gaur egun erantzun egokiak emateko, haiei entzutea da garrantzizkoena.

Kutxabank
Onlineko eragiketen egoeraz hitz egin zuen Euskaltelek Kutxabankeko ordezkariekin, bai eta eragiketa-kopuruaren hazkundea kalkulatu eta haien premiei aurrea hartu ere. Gure erantzuna: Kutxanbanken onlineko zerbitzuak babesteko zibersegurtasuneko sistema bat eratzea, eta nabigazioaren aurkako erasoetatik isolatzea. Onlineko bankaren bezeroei zerbitzua ematea bermatu genien erasoei dagokienez, eta lortu genuen onlineko bankako milioi bat bezero baino gehiago zibersegurtasun-sistema baten babespean egotea. Halaber, konexioa ziurtatzeko sarbidea ere eskaini genien eta, hartara, kanalaren gehiegizko okupazioa saihesten lagundu.
Imagen o video
STI Norland
STI Norlanden mundu osorako eguzki-jarraitzaileak berritzeko eta serbitizatzeko prozesurako Euskaltelek duen proposamena aliatu teknologiko gisa dugun alderdi bikoitzean oinarritzen da. Izan ere, alde batetik, datua lortzeko aplikazioa garatu dugu, eta hodeiko azpiegitura eskuratu, Mileva plataformaren bidez; bestetik, aholkulari eta laguntzaile izan gara digitalizazio-prozesuan, STI Norlanden balio-kateari eusteko. Teknologia bateratua eskaintzea izan da Euskaltelen helburua, hots, zibersegurtasuneko eta datu-komunikazioko soluzioak, hodei pribatua eta adimen artifiziala eskaintzea, euskarri integratu baten bidez eta solaskide bakarreko laguntzarekin.
Foto
Vidrala
Enpresaren premiak zein diren entzun ondoren, haren neurrirako sareko irtenbide bat definitzeko lan egin dugu, Vidralari aukera emateko bere komunikazioen kudeaketa-eredu homogeneo bat ezartzeko, edozein direla ere kokapena eta sarbide-mota. Ahalmen handiko sare-eredu bat, segurua eta eskalagarria, inongo mugarik gabe hazten jarrai dezan, nazioarteko hedapenari bermearekin laguntzeko.
Danobatgroup
Danobatgroupen sarerako irtenbidea prestatu eta garatu du Euskaltelen ingeniari-taldeak: sarea sail bakoitzaren unean uneko premietara egokitu du, esteken ahalmen-premiak eta segurtasun-baldintzak kudeatuz, eta erabiltzaileentzako lankidetza-zerbitzu eta hodeiko komunikazio berriak txertatuz sarean. Horri guztiari esker, egokiro asetzen ditu enpresaren negozioaren, bezeroen eta barne-erabiltzaileen premiak.

Oraindik ez zara bezero? Eskatu gure aholkularien bisita bat

Kirolbet
Gure ingeniari-taldea gai izan da Kirolbeten premietara etengabe egokitzeko. Hasiera-hasieratik, enpresaren premien arabera eboluzionatu duen datu-sarearen eta Interneteko sarbidearen eredu bat diseinatu zuen. Horri esker, errazago kontrolatu da trafikoa, eta gutxitu egin da komunikazioetako erantzute-denbora. Izan ere, funtsezkoak dira bi alderdi horiek kirol-apustuen negozioan. Bezeroaren neurri-neurrirako eredu logistiko batean oinarrituta egin dugu hori guztia. Laburbilduz, bezeroen transakzioak denbora errealean egitea bermatzen duen irtenbide bat eraiki dugu.
Imagen o video
Norbolsa
Soluzio honekin, Interneteko eta komunikazioetako zerbitzuen kudeaketa eskaintzen zaio Norbolsari, bai eta zerbait benetan berria ere: kudeaketa-sistemak dauzkan IBMren azpiegituraren kudeaketa osoa eta areto berezi bat arriskuetarako, Norbolsaren lehentasuna baitzen lehentasunezko zerbitzu kritiko baten kontrolari eustea, hala une oroz bermatzeko araudia betetzen dela eta, jakina, sistema kritikoen erredundantzia dagoela Zamudioko DPZen artean.
Imagen o video
Parfois
Euskaltelek Parfoisentzat egindako proposamenak bi alderdi ditu: alde batetik, laguntza gidatu eta etengabea, eta horrek esan nahi du, Parfoisen kasuan, aholkularitza eskaintzea, adibidez, erabilera-kasuak identifikatzeko eta kasu bakoitzean inbertsioarekiko lortutako gutxi gorabeherako itzulkina (ROI delakoa) kalkulatzeko. BAI Analytics bidezko aholkularitza-zerbitzuak beste zerbitzu hauek ere hartzen ditu barnean: kasu horietarako datu-analisia, enpresaren sailetan duen balioa erakustea eta eredu prediktiboak ezartzea.
Beste alderdia, berriz, hau da: DataRobot eredu prediktiboak automatizatzeko tresna gisa erabiltzea, eredu prediktiboak azkarrago martxan jartzeko eta etorkizunean produkzioan aplikatzeko.
Foto
EDP
EDPri komunikazio-zerbitzuak emateko Euskaltelek eskainitako soluzioaren oinarria da, batetik, telefonia-plataforma berritzea, eta, bestetik, ahots finkoko konektibitate-zerbitzuak hornitzea. Horretarako, zerbitzu-eredu zentralizatu bat ezarri du, EDP UEren premiak kontuan hartuta, zerbitzu-maila, prozedura eta kontrol-tresna jakin batzuk bermaturik, zerbitzuak ahalik eta eskuragarrien egon daitezken, kostuei maila optimoari eutsita.
Imagen o video

Oraindik ez zara bezero? Eskatu gure aholkularien bisita bat

Kontratatzea nahi duzu?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717