ES

EU

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Enpresa Handiak

Gauzen Internet (IoT) eta big data
Big Data plataforma: zerbitzu moduan, hasierako inbertsiorik gabe eta eskuratu orduko erabilgarri, enpresek datuak ustiatzearen onura guztiak aprobetxatzeko eta adimen artifiziala baliatu ahal izateko.
Edozein erakundek izango du eskura big data teknologia, erraz eta berehala. Era berean, datuak aprobetxatzearekin lotutako erronka nagusiei heltzeko eta datuok arrakastaz ustiatzeko beharrezko jakintza eta esperientziako profilak edukiko dituzte.

Enpresentzako onurak

Vector

Datuak finkatzea eta integratzea

Barneko eta/edo kanpoko edozein iturri konektatzen eta integratzen du modu automatizatu eta optimizatuan, hala egituratutako datuekin, nola egituratu gabeekin, guztia ere modu grafikoan eta tresna erabilerraz batekin.
Vector

Datuen gobernantza

Datuak modu bateratuan eskuratzeko kudeaketa-, gobernantza- eta segurtasun-gaitasuna. Datu-katalogo moderno bat sor daiteke, kontsumitzaileei irispidea errazteko haien beharretara egokitzen den enpresa-semantika aurkituz eta aprobetxatuz. Era berean, datuak dokumentatzeko eta sailkatzeko eta bilaketa bateratuak egiteko aukera ematen du.
Vector

Biltegiratzeko eta prozesatzeko gaitasuna

Azpiegitura, arkitektura eta teknologia uztartuta, biltegiratze- eta prozesatze-ahalmen elastikoa eta mugagabea eskaintzen du, errendimendua eta erabilgarritasuna bermatzeko. Une bakoitzeko beharretara egokitzen da, eta, hala, enpresa-sistemak konputu-kargetatik askatzea ahalbidetzen du, bai eta datuak esponentzialki ugaritzeko aukera izatea ere.
Vector

Datu-kontsumo bateratua

Sinplifikatu egiten du informazioa eskuratzeko modua, eta errazagoa da autokontsumoa. Hori horrela, ezkutatu egiten die azken erabiltzaileei datuak hartzearen eta prestatzearen konplexutasuna. Barneko edo kanpoko datuetara sartzeko puntu homogeneo eta bateratua, datu-katalogo bat duen puntu bakar baten bidez. Puntu bakar hori web-sarbide baten edo API baten bidezko kontsumoa erraztera bideratua da (zerbitzuak eta aplikazioak garatzeko edo prozesuak automatizatzeko).
Vector

Datuak segurtasunez eskuratzea

Edozein datu-kontsumori eta sarbide-metodori aplikatzen zaizkien segurtasun-politikak eta datuen jardueraren auditoretza-erregistro integralak zentralizatzen ditu. Erabiltzaileak eta rolak definituta kudeatu ahal izango dira datu-geruzari lotutako baimenak.
Vector

Datuak ustiatzea, negozio-adimena (BI) eta adimen artifizialeko proiektuak

Plataforma banatua, ereduak entrenatu ahal izateko memoria-prozesamendua eskaintzen duena eta ikaskuntza automatikoko algoritmoak (AutoML) onartzen dituena. Osagai bat du ereduen bizi-zikloa errazteko, bai eta trebatutako ereduen erregistroa, hedapena eta jarraipena egiteko ere.
Adimen artifizial generatiboaren aprobetxamendua errazten du plataforman integratutako osagaiekin (Llama 2, kasu) eta integratuta dago Open AIrekin.
Ez geratu atzean!Oraindik ez zara bezero?
Eskatu gure agente komertzialen bisita gaur bertan, eta ezagutu zuretzat ditugun soluzio pertsonalizatuak. Ekin lanari, eta utzi guri erakusten nola bultza dezakegun zure negozioa hurrengo mailara. Ez itxaron gehiago aukera paregabe hau aprobetxatzeko!
Euskaltel Grandes Empresas | ¡No te quedes atrás! | Zig Zag Item | media
Enpresek datuen inguruan dituzten erronka nagusiei erantzuten die, eta datuak arrakastaz ustiatzea ahalbidetzen du.
  • Sinplifikatu egiten ditu big datako eta adimen artifizialeko proiektuen faseak, eta hasiera-hasieratik lortzen dira onurak. Era berean, datuen pipelineko etapa guztiak estaltzen ditu (eskuratzea, prestatzea, biltegiratzea, gobernantza eta ustiapena) analitika deskriptiboaren eta adimen artifizialaren bidez.
  • Software librean oinarritutako tresna teknologikoen multzoa, arkitektura eta azpiegitura modernoetan txertatua.
  • Osagaien arteko beharrezko komunikazioak modu pribatuan eta latentzia baxuekin egiten dira; hala, ingurune lokaletan, hibridoetan edo hodei anitzetan banatutako datuak ustia ditzakete enpresek.
  • Web-interfazearen kudeaketa bateratua; saio-hasiera bakarrarekin sartzen da tresna integratuetara, eta, horri esker, datuen inguruko estrategia eta arkitektura moderno berri bat gauzatu daiteke (Data Fabric).
  • DevOps plataformak integrazio eta banaketa jarraituak onartzen ditu (CI/CD), softwarearen garapenaren bizi-zikloa errazteko eta arintzeko.
  • Euskaltel Grandes Empresas | Resuelve los principales retos | zig zag item | media
    Euskaltel Grandes Empresas | Plataforma tecnologica | Icono

    Plataforma teknologikoa eta pertsonak

    Azpiegiturak datu-zentro propioan edo hodei publikoan. Enpresek ahalmenean, arkitekturan eta eragiketan dituzten beharren arabera hedatzen da plataforma. Horrek zerbitzu profesional bat abiarazteko eta ustiatzeko eta, finean, enpresak datuarekin loturiko alderdi guztietan gaitzeko behar diren jakintza eta esperientzia ematen ditu.
    Euskaltel Grandes Empresas | experiencia y conocimiento | Icono

    Esperientzia eta jakintza

    Tresna egokiak hautatzeko eta dimentsionatzeko datu-arkitektoak eta -ingeniariak, ETL prozesuen inplementazioa, negozio-logikari jarraituz datuak biltegiratzeko eta gobernatzeko hobekuntza praktikoak eta datuak ustiatzeko eta adimen artifizialeko ereduak garatzeko datu-zientzialariak.
    Euskaltel Grandes Empresas | Capacitación y acompañamiento | Icono

    Gaikuntza eta laguntza

    Prestakuntza, arreta teknikoa eta laguntza, guztia ere jakintza eskuratzeko eta, hala, Big Data plataformaren pieza eta gaitasun guztiak eta datuak kudeatzeko eta ustiatzeko funtsezkoak diren alderdi guztiak erabat aprobetxatu ahal izateko.
    Euskaltel Grandes Empresas | Modo servio y operación | Icono

    Zerbitzua eta eragiketa

    Zerbitzuaren barruan sartzen dira Big Data plataformaren eragiketa- eta mantentze-lanak, eta saldu ondoko eta arretako zerbitzurik onena eskaintzen ditu. 24x7 eragiketa-zerbitzua. Barnean hartzen ditu konektibitatea, zibersegurtasuna, plataformaren bilakaera, eragiketa eta euskarria.

    Enpresaren aktiboa eta konfiantzarik handiena

    Erakundearen aktiboa

    Plataforma modular honi esker, enpresa orok behar duen big datako plataforma gara daiteke, gertutasunez eta elkarlanean, guztia ere azpiegitura dedikatu batean. Enpresaren aktibo bat izango da, eta datuak aprobetxatzeko, adimen artifizialeko proiektuak garatzeko eta enpresarentzako edozein berrikuntza-proiekturi ekiteko aukera emango dio.

    Saldu ondoko zerbitzurik onena

    % 100eko bermea muturretik muturrera, eta solaskide bakarra. Soluzio konbergentearen zerbitzu-bermea: komunikazioak, azpiegiturak, segurtasuna, big datako plataforma eta datuak ustiatzea, ikuspen eta arreta-zerbitzu globalarekin.

    Jasangarria

    Eskalagarria, hornitzailearekiko mendekotasunik gabe, iturri irekiko teknologiak, lizentzien mende ez gelditzeko. Soluzio konbergentea, aurrezpen handiak ez ezik, tarifa egonkor eta aurreikusgarriak ere ahalbidetzen dituena.

    Fidagarria

    Enpresarenak dira plataforma, datuak eta jakintza, eta azpiegitura dedikatu batean egongo dira.

    Oraindik ez zara bezero? Eskatu gure aholkularien bisita bat

    Kontratatzea nahi duzu?

    Aholkua doan

    Astelehenetik igandera 9-22h.

    Deitu iezaguzu

    900 825 470

    Deituko dizugu

    Oraintxe eskatu zure deia

    Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
    Info gehiago:
    hemen.
    Dagoeneko bezeroa bazara,
    deitu zenbaki honetara:
    1717