ES

EU


Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Mugikortasuna
Euskaltel Enpresak atalean, belaunaldi berriko teknologia mugikorrak integratzen ditugu zure enpresaren komunikazioak hobetzeko. Gure mugikortasun-soluzioen bidez, lortuko duzu produktibitatea handitzea, zure bezeroei zerbitzu arinago eta pertsonalizatuago bat eskaintzea, datuen segurtasuna hobetzea eta erabakiak hartzeko prozesua arintzea.

5G
5G teknologiari esker, aukera gehiago sortzen dira enpresak eraldatzeko eta negozio, soluzio eta zerbitzu berriak sortzeko, eta eragin bereziki nabarmena du horrek enpresa-munduan eta hari lotutako sektoreetan. 5G teknologiak aukera ematen du 1 GB/s-rainoko abiadura baliatzeko gailu mugikorretan eta milisegundo gutxi batzuetara murrizteko sarearen erantzun-denbora; horrek esan nahi du ia denbora errealean transmiti daitezkeela datuak askotariko soluzioetarako: ibilgailu autonomoak, gizakiaren eta makinen arteko lanak, fabrikazio-instalazioak, telemedikuntza...
Gainera, gure 5G sareari esker, ehunka edo milaka gailu eta sentsore modu seguruan konekta ditzakegu Internetera estaldura-antena berean. Horren bidez, enpresa batek edozein elementu konektagarritatik (IoT) hartu eta bidal dezake informazioa prozesuak automatizatzeko.
Imagen Euskaltel Grandes empresas zigzag item 5G
Vector

M2M

Gure M2M konektagarritasuneko soluzioak gizakiaren esku-hartzerik behar ez duten datu-zerbitzuak dira, enpresentzat pentsatuak, eta, haien bidez, informazioa trukatu daiteke bata bestetik urrun dauden bi makinaren artean: ibilgailuak, parkimetroak, ekipamendu medikoak, vending-makinak, datafonoak, seinaleak, radarrak, motorrak, alarmak, sentsoreak, etxetresna elektrikoak, eta abar. Soluziook aukera bikaina dira mugikor bidezko sentsorizazio-zerbitzuak eskatzen edo eskaintzen dituzten enpresentzat eta mugikor bidezko konektagarritasunean oinarrituta makinak urrutitik kudeatzen dituztenentzat.
Vector

MDM

Funtsezko soluzioa da sistema eragile desberdineko —iOS, Android eta Windows barne— gailu mugikorrak modu efizientean kudeatu eta babestu nahi dituen enpresa ororentzat. Hauek guztiak hartzen ditu barnean: aplikazioak banatzea, datu eta aplikazioetarako segurtasun-politikak konfiguratzea, gailuen jarraipena egitea eta galdu edo lapurtutako gailuetako datuak urrunetik ezabatzea. Gainera, gure soluzioa erabilerraza da, eta ezin hobeto integratzen da beste enpresa-zerbitzu batzuekin.

Oraindik ez zara bezero? Eskatu gure aholkularien bisita bat

Mugikorrerako Premium laguntza
Laguntza aditua eskaintzen diegu enpresei; horretarako, mugikortasuneko aditu bat jartzen dugu zuen esku mugikor-zerbitzuarekin loturiko kontsulta eta izapide guztietan laguntzeko; esate baterako, intzidentziak zabaltzeko, tarifak aldatzeko, konfiguratzeko, murrizketak kudeatzeko, gailuak aldatzeko, matxuretarako, eta abar.
Imagen Soporte móvil Premium Euskaltel Empresas
Roaminga
Roaminga funtsezko zerbitzua da nazioartean diharduten enpresa handientzat. Aukera ematen die langileei munduko edozein lekutan konektatuta egoteko SIM txartela aldatu beharrik gabe edo telefonia mugikorreko beste plan batzuk kontratatu beharrik gabe.
Euskaltel Enpresak atalean, roaming-estaldura zabala eskaintzen dugu, tarifa lehiakorrekin eta kalitate handiko zerbitzuarekin. Gure helburua enpresa handien komunikazioa erraztea da, eta, horretarako, une oro konektatuak daudela jakiteak ematen duen lasaitasuna eskaintzea, beren operazioak edonon daudela ere.
Imagen Euskaltel grandes empresas roaming

Kontratatzea nahi duzu?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717