Parfois
Euskaltelek Parfoisentzat egindako proposamenak bi alderdi ditu: alde batetik, laguntza gidatu eta etengabea, eta horrek esan nahi du, Parfoisen kasuan, aholkularitza eskaintzea, adibidez, erabilera-kasuak identifikatzeko eta kasu bakoitzean inbertsioarekiko lortutako gutxi gorabeherako itzulkina (ROI delakoa) kalkulatzeko. BAI Analytics bidezko aholkularitza-zerbitzuak beste zerbitzu hauek ere hartzen ditu barnean: kasu horietarako datu-analisia, enpresaren sailetan duen balioa erakustea eta eredu prediktiboak ezartzea.
Beste alderdia, berriz, hau da: DataRobot eredu prediktiboak automatizatzeko tresna gisa erabiltzea, eredu prediktiboak azkarrago martxan jartzeko eta etorkizunean produkzioan aplikatzeko.