Partikularrak

Enpresa Handiak

Windows Vista

Windows VISTArekin WiFi sare batera konektatzeko, eman pauso hauek:
  1. Gure WiFi sarera konektatzeko, sakatu Inicio botoia, eta hautatu Panel de Control. Kontrol-panelean, Centro de redes y Recursos compartidos hautatu behar dugu.
win vista 1win vista 2
  1. Ondoren, Administrar redes inalámbricas aukera sakatu behar dugu, sare-konexioak ikusteko.
win vista 3
  1. Han, saguaren eskuin-botoiaz hari gabeko sarearen konexioaren ikonoa sakatu behar dugu, eta ezker-botoiaz Conectar/desconectar aukera hautatu.
win vista 4
  1. Ondoren, hari gabeko sareen zerrenda ikusiko dugu leiho batean. Leiho horretan, gure sarea hautatu behar dugu, eta Conectar botoia sakatu.
win vista 5
  1. Sareak nolabaiteko enkriptazio-gakoren bat badu, beharbada segurtasun-pasahitza eskatuko digu. Idatzitakoan, egin klik Conectar aukeran.
win vista 6
  1. Leiho bat ageriko da, ekipoa WiFi sarearekin konektatzen ari den bitartean.
win vista 7
  1. Ondoren, beste leiho bat aterako zaigu. Adieraziko digu sarera behar bezala konektatuta gaudela, eta aukera hau emango digu: Guardar esta red eta baita Iniciar esta conexión automáticamente. Bukatzeko hautatu Cerrar.
win vista 8

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri