Partikularrak

Enpresa Handiak

MAX zerbitzua kontratatu dut. Nola sortuko dut beste kontu bat edo nola lotuko diot zerbitzua lehendik dudan kontuari?

Mezu honek adierazten du lehendik ere badagoela MAX kontu bat helbide hori duena.
Kontua aurkitu da
Kontua aurkitu dela dioen pantailan, bi aukera dituzu.
      1. aukera: Helbide elektronikoa egiaztatzea (kontuak lotzea) 
       Aukera honen bidez, helbide elektroniko hori guk emango dizugun MAX             zerbitzuaren harpidetzarekin lotu ahal izango duzu.
       
      Aukera hau hautatzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu, erabilera       bakarreko kode batekin. Idatzi kode hori, eta, erregistratu eta zerbitzua             kontu   horrekin lotu ondoren, gure bidez fakturatuko duzu MAX zerbitzua.
      
Ez duzu jaso mezu elektronikorik?
«Hemen duzu erabilera bakarreko kodea» dioen mezu elektronikoa jasotzen ez baduzu, egin hau:

•    Bilatu sarrerako ontziko karpeta guztietan MAXek bidalitako mezu elektronikoa (sustapenen eta jaso nahi ez dituzun mezuen karpetetan ere bai).
•    Hautatu Birbidali erabilera bakarreko kodea botoia kodea idazteko pantailan, eta begiratu berriz postari.
•    Egiaztatu kodea idazteko pantailaren goiko aldean agertzen den helbide elektronikoa zuzena dela.
Gogoan izan: lehendik zeneukan kontuak harpidetza bat baldin bazuen aktibatua, bi egoera gerta daitezke:
  • Kreditu-txartel bidez ordainduta fakturatzea
    • Geuk emango diogu baja harpidetzari.
  • Beste operadore baten bidez edo Googleren edo Appleren bidez fakturatzea
    • Ezin izango diogu harpidetzari baja eman. Zeuk eman beharko diozu baja harpidetzari, bi aldiz ez kobratzeko.

    1. aukera: Beste kontu bat sortzea (kontuak ez lotzea) 
    Aukera honekin, beste MAX kontu bat sortuko duzu, eta zerbitzua ez diogu lotuko lehendik zeneukan kontuari. Aukera hau hautatzen baduzu, beste helbide elektroniko bat adierazi beharko duzu. 

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri