Suebakia:
Suebakia konfiguratzeak edo suebaki bat baino gehiago exekutatzeak eragin negatiboa dute abiadura-testaren emaitzan. Baliteke suebakia desaktibatuz gero errendimendua hobetzea.
Internet erabiltzen duten programak:
Internet erabiltzen duten programak aktibatuta badaude proba egitean, emaitza aldatu egin liteke. Horregatik, nabigatzailearen leiho guztiak itxi behar dira, bai eta Internet erabiltzen duten programa guztiak ere; bereziki, P2P erako softwarea (Kazaa, Edonkey, Morpheus, Emule...). Halako programaren bat irekita edukiz gero, testa egin aurretik ordenagailua eta modema berrabiaraztea gomendatzen da.
Konektatutako ekipo-kopurua:
Testa egietan eskuragarri dagoen deskarga-gaitasuna neurtzean, konektatutako ekipo, tableta edo mugikorren kopuruak ere eragina du probaren emaitzan.
WiFi sarea:
Baldintzarik onenetan ere, konexioak eragina izan dezake probaren emaitzan, lortzen den gehienezko abiadura egindako WiFi loturaren araberakoa izango baita, eta lotura hori, berriz, modemaren WiFi-aren konfigurazioaren nahiz konektatutako gailu edo ekipoek onartzen dituzten WiFi bertsioen araberakoa. Loturak ez dira beti izaten kable-modemak har dezakeen abiadura bezain azkarrak. WiFi sare batean, baldintza optimoetan, abiadura hauek lortzen dira gehienez ere, WiFi loturaren arabera:
·b motakoa, 11 Mb/s-eko lotura > Batezbesteko abiadurarik handiena: 5,9 Mb/s.
·g motakoa, 56 Mb/s-eko lotura > Batezbesteko abiadurarik handiena: 22 Mb/s.
·n lite motakoa, 144 Mb/s-eko lotura > Batezbesteko abiadurarik handiena: 75 Mb/s.
·N motakoa, 300 Mb/s-eko lotura > Batezbesteko abiadurarik handiena: 150 Mb/s.
·Mugikorretan eta tabletetan, terminalaren beraren hardwareak baldintzatzen du abiadura. Oro har, mahaigaineko ekipoekin eta eramangarriekin baino emaitza baxuagoak eskuratzen dira.
Sareko kablearen bidez:
Sareko kablea erabiltzeak ere ez du bermatzen abiadurarik handiena lortzea, sareko kableen, egokigailuen edo sareko txartelen araberakoa baita abiadura. 2012tik aurrera fabrikatutako ordenagailu gehienen sareko txartelak 100 Mb/s-etik gorakoak dira, baina ekipo zaharragoetan ez da hala izaten.