Partikularrak

Enpresa Handiak

Ez esan bai, esan bye, bye

Gero eta maizago gertatzen dira iruzur eta maulak telefono, posta elektroniko eta bestelako mezuen bidez. Horregatik, Euskaltelek informazioa eskaini eta aholku batzuk eman nahi dizkizu iruzur horiek detektatzeko eta saihesteko.

“Dei bikoitzaren” iruzurra da hori
Zibergaizkile bat zurekin harremanetan jartzen da gure telefono-operadoreetako baten identitatea ordezkatuz, eta esaten dizu Euskaltelek zure tarifaren prezioa igoko duela, edo ordainketa gehigarri bat egin behar duzula. Dei horren ondoren, beste telekomunikazio-konpainia batetik “ustekabekoa dirudien” beste dei bat jasotzen duzu, eta lehenengo deiaren baldintzak hobetzen dituen eskaintza bat egiten dizute. Kontuz; dei horren bidez, telekomunikazio-operadorea aldatu dezazun lortu nahi dute, eta, hori lortzeko, iruzur egiten dizute, ustez onuragarri zaizkizun baldintzak eskainiz.
Euskaltelek ez dizu inoiz telefono edo Whatsapp bidez jakinaraziko prezio-igoerarik. Hori egiten badizute, ez gara gu. Ez esan bai, esan bye, bye.
“Operadorea ordezkatzearen” iruzurra (vishing)
Zibergaizkile batek Euskaltel ordezkatzen du, eta zurekin jartzen da harremanetan telefonoz deituz edo SMS bat, WhatsApp bat edo mezu elektroniko bat bidaliz. Hainbat teknika erabiliz (adibidez, deitzen ari zaren zenbakia ezkutatzea), zure konfiantza lortzen dute datu pertsonalak eman diezazkiezun, hala nola NANa, helbidea, bankuko kontu-zenbakia edo pasahitzak. Informazio horrekin, beste iruzur edo kontratazio batzuk egin ditzakete zure izenean.
Euskaltelek ez dizu telefonoz deituko bezero gisa dituzun baldintzen aldaketen berri emateko, eta ez dizu posta elektronikoz edo SMS bidez eskatuko zure pasahitza, ezta bestelako datu pertsonalik ere. Hori egiten badizute, ez gara gu, ez esan bai, esan bye, bye.
Jardun engainagarri horiek identifikatzen lagundu nahi dizugu, eta, beraz, nola identifikatu eta saihestu erakutsi. Eta gogoratu, horrelako iruzurrik egokituz gero...   
ez esan bai, esan bye, bye   

 

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri