Gero, postontzia pertsonalizatzeko, datu hauek konfiguratu beharko dituzu:

Hizkuntza-hautaketa.

Ongietorri-mezua.

Sartu pasahitza, bezeroa berea ez den beste mugikor edo telefono finko batetatik sartzen denerako (pasahitzak 4 digitu izan behar ditu, eta ezin du zenbaki bera errepikatuta izan, adibidez 1111, ez eta 1234 bezalako sekuentziarik ere).

Hala, bezeroak bere postontzia pertsonalizatua du. Eta POSTONTZIAREN MENU NAGUSIRA IRITSIKO DA:

Mezua entzun nahi baduzu, sakatu 1.

Gorde egin nahi baduzu, sakatu 2.

Ezabatu egin nahi baduzu, sakatu 3.

Mezua transferitu nahi baduzu, sakatu 6. (Sakatzean, helburuko zenbakia eta # markatzeko eskatzen du).

Mezua utzi dizun zenbakira deitzeko, sakatu 0.

242ra deitzen duzun bakoitzean, lokuzioak esango dizu zenbat mezu berri dituzun eta/edo zenbat mezu dauzkazun "entzunda". Gero, aukera hauek ematen ditu:

Mezuak entzun nahi badituzu, sakatu 1.

Mezu bat bidali nahi baduzu, sakatu 2.

Aldaketaren bat egin nahi baduzu, sakatu 3. 3 sakatuz gero:

1. Ongi-etorriko mezua aldatu nahi baduzu, sakatu 1 (bezeroak bere ongietorri-mezua grabatuko du. Mezu estandarrera itzultzeko, joan "Ongietorri-mezua aldatu" aukerara, eta sakatu 3, "ezabatu". Euskaltelen oinarriko mezua agertuko da berriro.

Kanpoko deia desaktibatuta/aktibatuta. Aktibatzeko/desaktibatzeko, sakatu 3 (funtzionalitate berri honen bidez, ahots-postontziak automatikoki deitzen dio bezeroari mezua jaso eta ordubetera, aurrez kontsultatu ez bada. Funtzionalitate hori desaktibatuta dago lehenespenez, eta konfigurazio-aukera honetatik aktibatzen da).

Pasahitza aldatu nahi baduzu, sakatu 4.

Hizkuntza aldatu nahi baduzu, sakatu 5 (gaztelania hautatu nahi baduzu, sakatu1#; euskara hautatu nahi baduzu, sakatu 2#; ingelesa hautatu nahi baduzu, sakatu 3#).(Laguntza behar baduzu, sakatu 8).

Menu nagusira itzultzeko, sakatu *.

Gehien bilatzen dena
Beste zerbitzu batzuk
Esteka interesgarriak
Laguntza eta kontaktua