Deskargatu edukiak wifi bidez
Bidaiatzekoa bazara edo etxetik kanpo egon behar baduzu, gomendatzen dizugu atera aurretik wifi-sare batera konektatzea eta gailuan kontsumitu nahi dituzun edukiak deskargatzea. Musika erreproduzitzeko, telesailak ikusteko, nabigatzeko eta abarretarako aplikazioek gehienetan aukera ematen dute edukiak norberaren gailura deskargatzeko, eta, hala, datu-tarifa kontsumitu gabe ikusi edo entzun ahal izateko gero.
Kontuz artxibo astunekin
Bideo-fitxategiak edo mezu elektronikoei atxikitako dokumentuak astunak izaten dira maiz; beraz, deskargatu itzazu wifi-sare batera konektatuta zaudenean, datuen kontsumoan aurrezteko
Aktibatu datuak aurrezteko aukera
Zure gailuko datu-kontsumoa mugatzeko aukera ematen dute Android eta iOS sistemek.
Android sistema baduzu, sartu hemen:Ezarpenak > Datuen erabilera > Datuak aurreztea, eta aktibatu aukera.
iOS sistema baduzu, sartu Ezarpenak > Datu mugikorrak> Aukerak atalean, eta aktibatu datuen kontsumoa murrizteko aukera.
Mugatu datuen erabilera
Datuak kontsumitzeko muga bat ezar dezakezu zure gailuan, kontrolpean izateko une oro zure tarifaren erabilera.
Androiden, sartu Ezarpenak aukeran, eta idatzi “datu-muga” bilatzailean. Denbora-tarte jakin baterako GB- edo MB-kopuru maximoa ezar dezakezu hor.
iOSen, Erabilera-denboraatalean sartu ahal izango zara, eta aplikazio guztietarako edo aplikazio jakin baterako erabilera-muga ezarri ahal izango duzu.
Kontrolatu aplikazioen eguneratze automatikoa
Nahi duzunean alda dezakezu aukera automatikoa, sistema eragileak wifi-sare batera konektatua zaudenean soilik eguneratu ditzan aplikazioak, datuen kontsumo estra saihesteko.
Androiden, ireki Google Play, aukeratu zure argazkia goiko eskuinaldean, eta jarraitu bide honi:Ezarpenak> Sarearen hobespenak > Eguneratu aplikazioak automatikoki. Gero, sakatu Wifi bidez bakarrik
iOSen, jarraitu bide honi: Ezarpenak> App Store . Han, Datu mugikorrak atalean, desaktibatu Deskarga automatikoak aukera.
Erabili wifi-sare publikoak
Ohikoa izan ohi da hotel eta apartamentuek doako wifi-sareak izatea; beraz, bidaiatzen ari bazara, konektatu sare seguru horietako batera zerbait kontsultatu, informazioren bat deskargatu edo bideodeiak egin nahi badituzu. Hala, ez duzu kontsumituko zure mugikor-tarifa.