Partikularrak

Enpresa Handiak

Atzerrian deiak egitea/jasotzea

Nola deitu dezaket hemendik atzerrian dagoen Euskaltelen zenbaki batera?
Estatuko mugikor batera roaming moduan deitzeko, zenbakia markatu behar da, eta ez da behar izaten inolako aurrizkirik.
Nola egingo dut dei bat atzerrira?
00 - Herrialdeko aurrizkia eta telefono-zenbakia markatu behar zenuke, edo (+) Herrialdeko aurrizkia eta telefono-zenbakia.
Mugikor txartelduna badut, besterik egin behar dut?
Bezero txartelduna izanez gero, litekeena da herrialde batzuetako operadoreekin deiak ezin egitea ohiko bidetik. Kasu horretan, hau markatu behar da: 140 telefono-zenbakia #.
Nork ordaintzen ditu nire deiak roaming-ean nagoen bitartean?
Zuk egindako deietan, roaming-ean bazaude, dei osoa zuk ordainduko duzu kontratatua duzun roaming prezio-planaren eta zauden eremuaren arabera (1. eremua, bigarrena edo hirugarrena). Jasotako deietan, dei egiten dizunak Espainian egongo bazina bezalako dei bat ordaintzen du, eta zuk roaming-ean jasotako dei bat ordaintzen duzu kontratatua duzun roaming prezio-planaren eta zauden eremuaren arabera (1. eremua, bigarrena edo hirugarrena).
Nola bidali SMSak atzerritik?
SMS bat bidaltzeko, hemen markatuko zenukeen zenbaki bera markatu beharko duzu, besterik ez.
Nola jarri harremanetan Euskaltelekin atzerritik?
Atzerritik Euskaltelekin harremanetan jartzeko, aukera bat baino gehiago dituzu. Euskaltelen mugikor batetik ari bazara, deitu 688 688 222 zenbakira (doakoa Euskaltelen mugikorretatik). Beste operadore baten edo beste herrialde bateko zenbaki batetik ari bazara, markatu0034 688 688 222.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri