Partikularrak

Enpresa Handiak

Arris TG2492

Kanala aldatzeko, sartu kable-modemaren konfigurazio-menura. Horretarako, WiFi bidez edo sareko kable bidez modemari konektatutako ekipo batean, ireki Interneteko nabigatzaile bat, eta, helbide-barran, idatzi:http://192.168.0.1. Sakatu "Sartu".
 
Gero, modema konfiguratzeko webgunea irekiko da, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko ditu. "Nombre de Usuario" eremuan, idatzi "admin" eta "Contraseña" eremuan, idatzi "password". Sakatu "Aplicar" botoia, menura sartzeko.
arris 4
Konfigurazio-menuan sartu ondoren, hautatu lehenbizi "Inalámbrica" atala, goian, eta, gero, sakatu "Inalámbrico de 2,4Ghz" goiko aukera-zutabean.
arris 6
Aldatu "Kanala" laukiaren balioa, eta jarri erabilgarri dagoen edozein balio. Sakatu "Aplicar" botoia, eta egiaztatu emaitza, ekipoak sarera konektatuta daudela. Aldaketa berehala gauzatuko da.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri