Deitu

ES

EU

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Partikularrak

Nola aktiba dezaket MAX zerbitzua?

MAX gurekin kontratatu ondoren, aktibatze-prozesua egin beharko duzu eduki guztiez gozatu ahal izateko. 
Horretarako, SMS bat eta mezu elektroniko bat jasoko dituzu, zure eremu pribaturasartzeko esteka batekin. Han, harpidetza aktibatzeko botoi bat daukazu. 
Aktibazioa pixka bat desberdina da lehenengo aldiz erabili Max edo Maxera lehenagotik harpidetuta egon, zuzenean nahiz beste hornitzaile batekin.
Hautatu zure beharretara egokitzen den aukera, jarraitu pausoei eta hasi gozatzen.

Maxen kontu berri bat sortzea  posta elektroniko batekin.

Zure eremu pribatuko esteka sakatu ondoren, MAXen webgunera bideratuko zaitugu, zure harpidetza aktibatzeko. MAXeko konturik ez baduzu, adierazitako urratsak jarraitu eta zure kontu berria sortu besterik ez duzu egin behar, nahi duzun helbide elektronikoarekin.
max 1 eusk

Lehendik harpidetza bat izanda Max aktibatzea.

Zure eremu pribatuko  esteka sakatu ondoren, zure harpidetza aktibatzeko, MAXen webgunera bideratuko zaitugu. 
Lehendik duzun kontu bat erabili behar baduzu eta MAXi zuzenean ordaintzen badiozu, erabilera bakarreko kode bat jasoko duzu postaz Euskalteli lotzeko, eta, aktibatu ondoren, beste harpidetza bertan behera utziko dugu.
Gogoan izan: jada ez dituzu izango metatuta aurreko  saldoa eta sustapenak, eta, zure harpidetza zaharrak urteko ordainketa badu, komeni da berritze-datara arte itxarotea gurekin kontratatzeko
max suscripcion eusk
Ez duzu jaso mezu elektronikorik?
«Hemen duzu erabilera bakarreko kodea» dioen mezu elektronikoa jasotzen ez baduzu, egin hau:
  • Bilatu sarrerako ontziko karpeta guztietan MAXek bidalitako mezu elektronikoa (sustapenen eta jaso nahi ez dituzun mezuen karpetetan ere bai).
  • Hautatu Birbidali erabilera bakarreko kodea botoia kodea idazteko pantailan, eta begiratu berriz postari.
  • Egiaztatu kodea idazteko pantailaren goiko aldean agertzen den helbide elektronikoa zuzena dela.

Max ez den beste hornitzaile batekin kontratatua izanda Max aktibatzea

Zure eremu pribatuko esteka sakatu ondoren, zure harpidetza aktibatzeko, MAXen webgunera bideratuko zaitugu. 
Lehendik duzun kontu bat erabili behar baduzu eta MAX ez den beste hornitzaile bati ordaintzen badiozu (adibidez, Google, Apple edo beste telekomunikazio-operadore bat), erabilera bakarreko kode bat jasoko duzu postaz, Euskalteli lotzeko.
Gogoan izan ezin dugula harpidetza zaharra ezeztatu, eta baja eman behar diozula, bi aldiz ez kobratzeko. Zure harpidetza zaharrak urteko ordainketa badu, komeni da berritze-datara arte itxarotea gurekin kontratatzeko.
max proveedor eusk
Ez duzu jaso mezu elektronikorik?
«Hemen duzu erabilera bakarreko kodea» dioen mezu elektronikoa jasotzen ez baduzu, egin hau:
  • Bilatu sarrerako ontziko karpeta guztietan MAXek bidalitako mezu elektronikoa (sustapenen eta jaso nahi ez dituzun mezuen karpetetan ere bai).
  • Hautatu Birbidali erabilera bakarreko kodea botoia kodea idazteko pantailan, eta begiratu berriz postari.
  • Egiaztatu kodea idazteko pantailaren goiko aldean agertzen den helbide elektronikoa zuzena dela.
 

Sare sozialen bidez harremanetan jarri