Partikularrak

Enpresa Handiak

Euskalteleko mugikor batean APN-a konfiguratzea

Euskalteleko zure mugikorraren APNa nola konfiguratu azalduko dizugu, Interneten nabigatu ahal izan dezazun

Zer motatako gailua daukazu?

Android

  1. Aktibatu datu mugikorrak

Hasi aurretik, ziurtatu datu mugikorrak eta datu-ibiltaritza aktibatuak dituzula mugikorrean eta ez zaudela wifi-sare batera konektatuta. Ez baduzu aurkitzen, erabili mugikorreko bilatzailea.

  1. Sarbide-puntua konfiguratzea

Zure Android mugikorrean, idatzi "APN" edo "Nombre de punto de acceso" / "Sarbide-puntuaren izena”, eta, atal horretan, idatzi datu hauek:
Nombre: Euskaltel Internet
APN: datos
MMC: 214
MNC: 04
Tipo de autenticación: PAP edo CHAP
Horrekin, Interneteko sarbide-puntuak konfiguratua beharko luke

Bidea aurkitzen ez baduzu

Hona hemen Androiden bertsio ohikoenetarako bideak. Oraindik aurkitu ez baduzu, begiratu zure telefonoaren ezarpenetan edo gailuaren eskuliburuan.
Xiaomi (MIUI)
Ajustes > Tarjetas SIM y redes móviles > Ajustes de la tarjeta SIM [EUSKALTEL] > Nombres de Puntos de Acceso > APN > Nuevo APN [+]
Sony
Ajustes > Más… > Redes de celulares > Puntos de acceso > Icono menú > APN nuevo
Samsung
Ajustes > Conexiones > Redes Móviles > Nombres de los puntos de acceso > Añadir
Huawei
Ajustes > Más > Redes móviles > Nombres puntos de acceso (APN) [de tu tarjeta SIM EUSKALTEL] > Icono menú > APN nuevo
Android One / Android Puro
Ajustes > Redes e Internet > Red móvil > Ajustes Avanzados > APNs > [+]
LG
Ajustes > Red > Redes móviles > APN > Icono menú > APN nuevo

IPhone o IPad

  1. Aktibatu datu mugikorrak

Hasi aurretik, ziurtatu datu mugikorrak aktibatuak dituzula mugikorrean eta ez zaudela wifi-sare batera konektatuta.

  1. Sarbide-puntua konfiguratzea

Ireki Ezarpenak> Datu mugikorrak > eta hautatu Mugikor Datuen Sarea.
Idatzi "internet" (letra xehez) DATU MUGIKORRAK ataleko sarbide-puntuan, eta utzi gainerako eremuak hutsik.

IOS eguneratzen baduzu

iOS eguneratu berri baduzu eta Internetera konektatzea lortzen ez baduzu, egiaztatu APNaren konfigurazioa urrats hauei jarraituz. Apple-k sistema eragilearen bertsio berri bat abiarazten duenean, gerta liteke sarbide-puntuaren eskuzko konfigurazioa ezabatzea.

Informazio gehiago

Abiadura maximoan nabigatzeko, gomendatzen dizugu bateria aurrezteko modua (2G/3G sarea bakarrik) desaktibatuta egotea eta terminala LTE moduan (4G/5G) erregistratuta egotea.

Mugikorretik partekatzea

Mugikorretik Internet beste gailu batekin partekatu behar baduzu (tethering ere esaten zaio), 2. urratseko jarraibideei jarraitu beharko diezu, eta SARBIDE PERTSONALAREN ataleko sarbide-puntua osatu, "internet" idatzita (minuskulaz) eta gainerako eremuak hutsik utzita.
Prozesu hori egin ondoren: Ireki Ezarpenak > Sarbide pertsonala. Handik, Internet partekatu ahal izango duzu, eta pasahitz bat jarri, zuk nahi duzunak bakarrik erabili ahal izan dezan zure mugikorrak sortzen duen sarea.

Zuntzaren estaldura konprobatu Euskaltel-en

KONTRATATU NAHI?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717

Eskerrik asko Euskaltelekin harremanetan jartzeagatik!

Zure datuak jaso ditugu eskatutako deia gauzatzeko

Gure aholkulari komertzial batek deituko dizu zenbaki honetatik:

944 025 212

Lehenbailen kontaktatuko dizugu

Momentu honetan, agente guztiak okupatuta daude.

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN