Zuntzeko tarifa, mugikorrarekin, telebistarekin eta Netflixekin!
Hauxe da tarifarik osoena, ez baitzaizu ezertxo ere faltatuko; aurrekoez gainera, Netflix streaming-plataforma ezagunaren harpidetza ere barne hartzen du!
1 Gb-eko gure zuntz optiko simetrikoarekin, abiadura handienean nabigatu ahal izango duzu sarean, atzerapenik gabe arituko zara onlineko jokoetan, eta kalitaterik handienarekin ikusi ahal izango dituzu Netflixeko filmak eta telesailak.
Tarifak bi mugikor-linea hartzen ditu barnean, mugarik gabe. Nahi adina nabigatu ahal izango duzu, datu mugagabeei esker, eta nahi duzunarekin hitz egin, dei mugagabeak eskaintzen ditu eta.
Aisia TB da zuntza, mugikorra eta telebista barne hartzen dituen tarifa honetako hirugarren zerbitzua, eta gaikako 80 kanal baino gehiago ditu aukeran.
Eta, azkenik, Netflix! Filmak, telesailak eta dokumentalak, HDn ikusteko eta bi pantailatatik aldi berean sartzeko aukerarekin.