Deitu

ES

EU


Autonomoak eta Enpresak


Partikularrak

Datuen babesari buruzko eskubideak

Jarraian, datuen babesari buruzko legeriak esleitzen dizkizun eskubideetako bakoitzaren esanahia azalduko dizugu, eta informazioa emango dizugu, modu arin, erraz eta aldi berean seguruan eskatu ahal izan ditzazun.
Eskubide horietakoren bat erabiltzeko, bidali mezu elektroniko bat doku@euskaltel.com helbidera edo posta-mezu bat helbide honetara: Teknologia Parkea, 809 eraikina, 48160 Derio (Bizkaia). Oro har:
Bezeroa ez bazara, nahikoa izango da erabili nahi duzun eskubidea eta daturen bat ematea, aipatzen dituzun datu pertsonalak aurkitu ditzagun; besterik behar badugu, esango dizugu.
Bezeroa bazara, eskubide-mota bakoitzean sartu ditugun formularioak erabil ditzakezu errazagoa izan dakizun; zure izena eta NAN-zenbakia adierazi behar dizkiguzu, eta eskaera bidali zurekin harremanetan jartzeko eman diguzun posta elektronikoko kontutik, ziur egon gaitezen zeu zarela. Bezeroaren gune pribatuan edo Bezeroarentzako Arreta Sailean begiratu dezakezu zein den helbidea; behar izanez gero, aldatu ere bai. Posta arruntez bidaltzen badiguzu, zerbitzuak ematen ari garen helbidera erantzungo dizugu, arrazoi beragatik.
Kasuren batean, datuak zuzentzeko eskubideari eta harpidedunen aurkibideei dagokienez, dokumentazio gehiago aurkezteko eskatuko dizugu; beraz, lehenik eta behin, erabili nahi duzun eskubideari buruzko informazio zehatza kontsultatzea gomendatzen dizugu.
Legezko ordezkari, badiharduzu, legezko ordezkaritza jasotzen duen agiriaren kopia eta ordezkariaren NANaren kopia bidali beharko dizkiguzu, aurretik eman ez badizkiguzu.
Gure webgunean eskuragarri dauden Bezeroen pribatutasun-politikan edo Erabiltzaileen pribatutasun-politikan, prozesu bakoitzean tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriei buruzko informazioa duzu, baita haien informazio xehatua ere. Gainera, bezeroa bazara, zure eremu pribatuan aurkituko dituzu tratatzen ditugun zuri buruzko datu gehienak, eta kontsultatu eta zuzendu ere egin ahal izango dituzu. Beste informazio bat edo xehetasun gehiago eskuratu nahi izanez gero, irispidea izateko eskubidea balia dezakezu.
Gogoratu eskubide hori pertsonala dela, eta eskatutako datuen titularrak bakarrik baliatu ahal izango duela.
Dei-grabazioen kasuan, ahotsaren titularrak bakarrik eskatu ahal izango du datuetarako irispidea, betiere ahots hori eskubidea eskatzen duenarekin bat datorrela egiaztatzeko modua baldin badugu.
Behin eskaera jasotakoan, hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luzatu ahal izango litzateke.
Eskubide honen bidez, eskaera egiteko unean erabiltzen ari garen zure datu pertsonalak ezabatzeko eska dezakezu.
Gogoan izan: bezeroa,bazara edo izan bazara, ezin ditugu zure datuak ezereztu gure arteko kontratu-harremana erabat amaitu arte eta gure sistemetan informazioa erregularizatu ahal izan dugun arte. Horrek esan nahi du, oro har, azken faktura ordaindu eta hiru hilabete igaro arte ez ditugula zure datuak ezereztuko; hala, erraz erreklamatu ahal izango duzu, eta itzulketarik egiten ez dela ziurtatuko dugu.
Epe hori igaro ondoren, zure datuak ezereztuko ditugu zuk berariaz eskatu beharrik gabe, kontratatutako produktuen eta zerbitzuen antzeko produktu eta zerbitzuen jakinarazpen komertzialak bidaltzeko beharrezkoak direnak izan ezik (identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, eta kontratatutako produktu eta zerbitzuak); datu horiek 12 hilabetez erabiliko ditugu, baldin eta erabilera horri aurka egin ez badiozu edo horrelako komunikazioak jasotzean aurka egiten ez badiozu. Hala bada, datu horiek ere ezereztuko ditugu, datuen tratamenduari aurka egiteko edo datuak ezerezteko eskubideak baliatzeko eskaera egiten diguzunean.
Jakinarazten dizugu gure esku ditugun datuak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 32. artikuluan ezarritakoa betez ezereztuko direla: “… haiek identifikatzea eta erreserbatzea, neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuz, eragozteko tratatu daitezen —ikus daitezen barne—, salbu eta datuak epaile eta auzitegien esku, Fiskaltza edo administrazio publiko eskudunen esku jarri behar direnean —bereziki, datuak babesteko agintaritzen esku—, tratamenduaren ondorioz egon daitezkeen erantzukizunak eskatzeko eta erantzukizun horiek preskribatzen dutenera arte baino ez”, eta adierazitako preskripzio-epeak amaitzen direnean bakarrik ezabatuko dira.
Behin eskaera jasotakoan, hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luzatu ahal izango litzateke.
Eskubide hori baliatuz, adieraziko diguzu ez duzula nahi zure datuak gure interes legitimoan oinarritutako xedeetarako erabiltzea; adibidez, bezeroei jakinarazpen komertzialak egiteko.
Gogorarazten dizugu bezeroa zaren aldetik zuk zeuk kudea dezakezula nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea jakinarazpen komertzialei dagokienez; bezeroaren gune pribatuaren bidez egin dezakezu, azkarrago eta errazago, edo Bezeroarentzako Arreta Sailaren bitartez. Nolanahi ere, orri honen hasieran adierazitako bidetik ere balia dezakezu eskubide hori.
Bezero izan gabe telefono bidezko jakinarazpen komertzialak jasotzen ari direnen kasuan, jakinarazpen horiek jasotzeari uko egiteko eskubidea balia dezakete, bide hauek erabilita:
  • Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webgunean agertzen diren publizitate-xedeetatik baztertzeko zerrendetan izena emanda.
  • Jasotako deian espresuki adierazita. Hala adierazi baduzu eta zure eskaera hilabeteko epean gauzatu ez bada, mesedez, jarri harremanetan gure Datuak Babesteko ordezkariarekin, helbide honetan: dpd@euskaltel.com.
  • Orri honen hasieran adierazitako bideetatik aurka egiteko eskubidea erabilita, eta adierazita zer zenbakitan ez duzun jaso nahi jakinarazpen komertzialik.
Behin eskaera jasotakoan, hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luzatu ahal izango litzateke.
Eskubide honen bidez, zure adostasunarekin egiten ditugun tratamendu guztietarako edo batzuetarako emandako adostasuna erretiratu ahal izango diguzu, hala nola komunikazio komertzial mota batzuk, profilen osaera, trafiko-datuen erabilera, etab.
Gogorarazten dizugu bezeroa, baldin bazara zuk zeuk kudea dezakezula nola nahi duzun zurekin harremanetan jartzea jakinarazpen komertzialei dagokienez eta zer datu erabil ditzakegun komunikazioetan; bezeroaren gune pribatuaren bidez egin dezakezu, azkarrago eta errazago, edo Bezeroarentzako Arreta Sailaren bitartez. Nolanahi ere, orri honen hasieran adierazitako bidetik ere balia dezakezu eskubide hori.
Ez baldin bazara bezeroa, zurekin harremanetan jartzeko informazioaz gain, aipatzen duzun adostasuna zein den zehaztu behar diguzu (adibidez, webguneko formulario batean utzi nituen nire datuak); beste zerbait behar izanez gero, jakinaraziko dizugu.
Behin eskaera jasotakoan, hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luzatu ahal izango litzateke.
Eskubide honen bitartez, erabiltzen ari garen zure datu pertsonalen aldaketen berri eman ahal izango diguzu, edo akatsak zuzentzeko eskatu.
Bezeroa bazara, gogoan izan zure datu batzuk zuzenean alda ditzakezula bezeroaren gune pribatuan, azkarrago eta errazago, edo Bezeroarentzako Arreta Sailaren bitartez. Nolanahi ere, eskubide hori orri honen hasieran adierazitako bidetik balia dezakezu, baina, zenbait aldaketa egiteko, aldaketaren zilegitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa ere erantsi behar duzu: NANaren kopia, izena edo NAN-zenbakia aldatzeko (akats nabarmen bat zuzentzeko ez bada, hala nola izenean egindako akats tipografikoak), edo banku-kontuaren titulartasunaren egiaztagiria eta SEPA agindua, sinatua, bankuko kontua aldatu nahi baduzu.
Behin eskaera jasotakoan, hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luzatu ahal izango litzateke.
  • Datuak sartzeko eskubidea: Nire zenbakia Aurkibideetan agertzea

    Eskaera honen bidez, telefono-katalogoetan eta harpidedunen aurkibideetan bezero gisa agertu nahi duzun adieraziko diguzu. Kasu horretan, zure datuak CNMCri lagako zaizkio, bakarrik zerbitzu horien arduradunak haietara sar daitezen, argitaratzeko.

    Horretarako, formulario hau bete behar duzu, zure NANaren kopia erantsi (legezko ordezkari baten bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren kopia eta ordezkaritza jasotzen duen agiria aurkeztu behar dituzu), eta guri bidali.

    Datuak sartzeko eskubidearen formularioa Pdf formatuan deskargatzeko esteka
  • Datuak ez sartzeko eskubidea: Ez dut telefono-aurkibideetan agertzen jarraitu nahi

    Eskaera honen bidez, adieraziko diguzu, bezero gisa, ez duzula nahi aurrerantzean zure datu pertsonalak telefono-aurkibideetara eta harpidedun-zenbakiei buruzko informazio-zerbitzuetara bidaltzea, edo datuak bidaltzen jarraitzea nahi duzula baina bidali diren telefono-lineetakoren bat ezabatzea nahi duzula. Gogoan izan ezen, berariaz eskatu ez badiguzu, gure bezeroen datuak ez ditugula bidaltzen harpidedunen aurkibideetan sartzeko.

    Horretarako, nahikoa izango da orri honen hasieran adierazitako prozedura orokorrari jarraitzea.

    Datuak ez sartzeko eskubidearen formularioa Pdf formatuan deskargatzeko esteka
  • Datuak publizitaterako ez erabiltzeko eskubidea: Aurkibideetan agertzea baina dei komertzialik ez jasotzea

    Eskaera honen bidez, bezeroak adieraziko digu ez duela nahi telefono-aurkibideetan eta -errepertorioetan jasotako haren datuak publizitaterako eta merkataritza-azterketetarako erabiltzea. Kasu horretan, zure datuak CNMCri lagako zaizkio, bakarrik zerbitzu horien arduradunak haietara sar daitezen, argitaratzeko.

    Horretarako, formulario hau bete behar duzu, zure NANaren kopia erantsi (legezko ordezkari baten bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren kopia eta ordezkaritza jasotzen duen agiria aurkeztu behar dituzu), eta guri bidali.

    Datuak publizitate-xedeetatik baztertzeko eskubidearen formularioa Pdf formatuan deskargatzeko esteka
Behin eskaera jasotakoan, hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den.
Eskaera honekin, bezeroak adieraziko digu bere datuak tratatzeari utzi behar diogula, haiek ezabatu gabe, haien tratamenduari buruzko erreklamazioren bat bideratzeko, haien zehaztasuna aurkaratzeko edo, tratamendu baten aurkako eskubidea baliatu duelarik, oraindik ere bere eskaera ebaluatzen ari garelako.
Behin eskaera jasotakoan, hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luzatu ahal izango litzateke.
Eskaera honen bidez, bezeroak edo erabiltzaileak adieraziko digu berari dagozkion datu pertsonalak —berarekin izandako kontratu-harremanaren edo berak emandako baimen baten arabera erabiltzen ditugunak— ematea nahi duela, erabilera arrunteko formatu informatiko egituratu batean, berari edo zuzenean tratamenduaren arduradun bati.
Gogoratu eskubide honetatik salbuetsirik daudela lege-betebeharren batengatik tratatzen ditugun datu pertsonalak, hala nola datuak babesteko legeari lotuak, edo zure datuen analisian oinarrituta ondorioztatu ditugunak. Gainera, beste arduradun bati zuzenean transferituz gero, gogoratu lehenengo harekin harremanetan jarri behar duzula, ez baitago datu horiek jasotzera behartuta.
Azkenik, gogoratu baita ere eskubide hori datu pertsonalei dagokiela soilik; izan ere, telekomunikazio-zerbitzuen hornitzailea aldatzearekin lotutako zenbaki-eramangarritasuna baliatu ahal izateko, berariazko legeria bat dago, eta alta emateko hornitzaile hartzailera jo behar duzu. Hornitzaile horrek kudeatuko dizu eramangarritasuna.
Behin eskaera jasotakoan, hilabeteko epean jakinaraziko dizugu eskaera onartu edo ukatu den. Edo eskaera oso konplexua balitz guretzat, epe hori 3 hilabetera luzatu ahal izango litzateke

Kontratatzea nahi duzu?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717
operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu DOAN

operator

Kontratatu nahi?

Aholkatzen dizugu  DOAN