Nola partekatu datuak Androidetik
Kontuan izan menua eta jarraibideak zure terminalaren markaren eta sistema eragilearen bertsioaren arabera alda daitezkeela. Nolanahi ere, hau bilatu behar duzu:
- "Ezarpenak"
- "Konexioak" (edo "Konexioa eta partekatzea" edo "Haririk gabeko beste konexio batzuk")
- Konexio partekatua eta modema" ("Sarbide-puntu eramangarria” edo “Datuak wifi bidez partekatzea” gisa ere ager daiteke).
- "Konexio partekatua".
- Jada prest egongo litzateke. Nahikoa duzu sarearen izena bilatzea eta terminalean agertzen den pasahitza jartzea.
Nola partekatu datuak iOSetik (iPhone)
iPhone bat baduzu, "Punto de acceso personal" ikonoa sakatu beharko duzu, eta "Permitir a otros conectarse" aukera aktibaktu.
Azpian, zure gailuaren datu orokorrak ikusiko dituzu, tartean zure mugikorrari emandako izena eta, izenaren azpian, pasahitza.
Datu horiek behar dituzu beste gailu batetik zure mugikorraren wifi-sarera konektatzeko: aukeratu zure mugikorraren sareari emandako izena, eta sartu pasahitza. Automatikoki, Internetera konektatuta egongo zara.
Dena dela, konponbide honek larrialdi batetik ateratzeko balioko badizu ere, ez duzu ahaztu behar "tethering" eginez gero zure telefono mugikorraren bateria eta zure planaren datuak askoz azkarrago kontsumitzen direla.