Deitu

Partikularrak

Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Enpresak (5-100 langile)

Enpresentzako hodeiko zerbitzuak

Gure Cloud irtenbideek hodeiaren potentzia osoa eskaintzen dizute, malgutasun handienarekin, zerbitzua zure enpresaren beharretara egokitzeko.
ic right 24x7 adituen laguntza teknikoa
ic right Kudeaketa ataria
ic right Datu sarearekiko integrazioa
ic right Hurbileko datu-zentroak
Zerbitzu hau gure “Oinarrizko zerbitzu gomendatua” da, eta hauek hartzen ditu barnean: datacenter birtual bat 2 vCPU dituena 4 GB-ko RAMekoak, eta 100 GB-ko Silver 33 biltegiratze-ahalmena duena.
Image-Download-Euskera

Segurtasuna, babesa eta konektibitatea zure enpresarentzat

Babestu zure negozioa, eta, aldi berean, izan behar adinako arintasuna zerbitzu berriak hedatzeko kostuak aurreztera eta erabilera erraztera bideratutako IT azpiegitura batean.

Hodeiko zerbitzuen abantailak

ic right
Malgua eta eskalagarria
ic right
24x7 adituen laguntza teknikoa
ic right
Erabili ahala ordaintzekoa, hileko harpidetzen bidez
ic right
Bezeroarentzako kudeaketa eta administrazio erraza, autonomoa izan dadin.
ic right
Datuen eta, zerbitzuaren jarraitutasunaren, errendimenduaren eta segurtasunaren bermea
ic right
Datu-zentro nagusia da Euskadin
ic right
Bezeroaren sare pribatuan sar daiteke (N2 edo N3), enpresaren egoitza gisa
ic right
Negozioaren jarraitutasunerako soluzioak errazago inplementa daitezke, DraaS erreplikazio-zerbitzuen bidez

Zure enpresarentzat neurrira diseinatutako hodeiko zerbitzuak

Hodeiko gure zerbitzuak zure egoitzetatik hurbil dauden datu-zentroetan gordetzen dira, eta zure datu-sare pribatuekin erabat integratzen dira. Hori dela eta, soluzio ezin hobeak dira prestazio handiak behar dituzten lan-kargetarako, betiere eskuragarritasun- eta segurtasun-maila zorrotzei uko egin gabe, eta aurreikusteko moduko kostu lehiakorretan.

Datu-zentro birtuala

Zerbitzu gisako azpiegitura bat (IaaS), bezeroei aukera ematen diena, batetik, lan-kargak erraz hedatzeko zenbaketa- eta biltegiratze-plataforma elastiko eta malguen gainean, segurtasun handienarekin, eta, bestetik, IT baliabideak negozioaren beharretara egokitzeko.
  • PUZaren eta RAM memoriaren baliabide logikoen poola.
  • Biltegiratzeko tokia.
  • Konputazioa, biltegiratzea eta sareak birtualizatzeko azpiegitura, erredundantea, modularra, malgua eta eskalagarria.
  • NSX sareen birtualizazioa.
  • Hileko harpidetza bidezko sistema eragileak.
  • Gune anizkoitza kudeatzea.
  • Suebaki birtualarekin guztiz integratzea.
  • Erabateko integrazioa Internetekin (10 Gb/s-raino).
  • Euskaltel Empresas | Zig Zag Item Media | Servicios Cloud diseñados a medida para tu empresa

    DRaaS

    Erreplikazio-soluzio erraz, merke eta fidagarri bat da, eskuragarritasun handia duena eta, aldi berean, gorabeheren aurrean negozioaren jarraitutasuna bermatzen duena.
  • Instalazioetan hondamendiak gertatzen direnean informazioa berreskuratzeko diru asko inbertitzea saihesten du.
  • VMWARE vCloud Availavility kudeaketa-panel erraz eta intuitiboa.
  • Cloud2Cloud eta OnPremise2Cloud erreplikazio-aukerak, bezeroaren vSphere ingurunearekin integragarria den hurbileko datu-zentroan.
  • Zerbitzuaren jarduerarik gabeko denbora gutxitzen du, azkar berreskuratzen baitu informazioa.
  • 24 berreskuratze-puntu izateko ahalmena.
  • FailOver-en ondorengo helbideratzea mantentzea.
  • Segurtasuna, TLS motako End2End zifratua erabiliz.
  • Euskaltel Empresas | Zig Zag Item Media | DRaaS

    Suebaki birtuala

    Segurtasun-zerbitzu perimetral zentralizatu bat, enpresaren azpiegituretarako soluzio integral bat eskaintzen duena, bai datu-zentroko zerbitzuena, bai eta urruneko kokalekuena ere. Horri esker, nabigazio segurua eta sareko sarbideen erabateko kontrola lortzen da.
  • Segurtasun-politikak ezartzea.
  • Interneteko edukiak iragaztea.
  • Birus eta malwareen aurkako babesa Internetetik eta Internetera egindako komunikazioetan.
  • Aplikazioen kontrola.
  • Banda-zabalera kudeatzeko politikak ezartzea.
  • Sarbideen kudeaketa (SSL, IPSEC) urruneko sarbide segurua ahalbidetzeko.
  • IPS/IDS zerbitzuak, ustezko erasoak detektatzeko.
  • Sandboxing Cloud, malwarea identifikatzeko.
  • Euskaltel Empresas | zig zag item media | Firewall Virtual

    Babeskopia

    Datu-bolumen handien kopiak egiteko zerbitzua, biltegiratzea optimizatzen duena, kostuak aurrezteko eta zerbitzua berriz martxan jartzeko denbora ahalik eta gehien optimizatzeko.
  • Errendimendu handia.
  • Prozesu automatizatuak.
  • Aplikazioetarako babesa.
  • Berreskuratze espezifikoak.
  • Muturretik muturrerako komunikazioen zifratzea integratuta.
  • Programazio erraza.
  • Euskaltel Empresas | Zig Zag Item MEDIA | Backup

    Housing

    Azpiegitura-soluzioak, espazio fisikoa eta komunikazioak hurbileko datu-zentro profesional batean, bezeroaren ekipamendua ostatatzeko; hala, hodeiko gainerako zerbitzuekin integratzea erraztuko da
  • Argindar erredundantea eskaintzeko segurtasuna, klimatizazioko, suteen aurkako eta segurtasun fisikoko sistemak, eta sarbidea kontrolatzeko sistemak.
  • Interneterako irteera erredundantea eta babestua, 10 Gb/s bitarteko banda-zabalerarekin.
  • Aukerako beste zerbitzu batzuk, hala nola urrutiko eskuak eta kudeaketa eskuordetua.
  • Segurtasunaren Eskema Nazionalak ziurtatutako datu-zentroak.
  • Euskaltel Empresas | Zig Zag Item media | Housing

    Zergatik Euskaltelen hodeiko zerbitzuak?

    Euskaltel Empresas | Icono | Tecnología líder

    Liderrak teknologian

    Teknologia lider eta kontrastatuaren alde egiten dugu
    Euskaltel Empresas | Icono | Adaptabilidad

    Moldagarritasuna

    Soluzio modularrak eta bezeroari egokituak
    Euskaltel Empresas | Icono | Integración nativa

    Erabateko integrazioa

    Erabateko integrazioa datu-sarearekin: Prestazio handiko hodei pribatua
    Euskaltel Empresas | Icono | Soporte 24x7

    24x7 laguntza-zerbitzua

    24x7ko kudeaketa eta monitorizazioa, eta prozesu osoarentzako laguntza-zerbitzua
    Euskaltel Empresas | Icono | Suscripción mensual

    Hileko harpidetza

    Erabileraren arabera hilero ordaintzekoa, inbertsiorik egin gabe
    Euskaltel Empresas | Icono | Integración 360

    360ko integrazioa

    Azpiegitura pribatua, datu-zentro birtuala eta hodei publikoak
    Euskaltel Empresas | Icono | Soporte preventa

    Salmenta aurreko laguntza

    Zure beharrak identifikatzen eta soluziorik onena eraikitzen lagunduko dizugu
    Euskaltel Empresas | Icono | Partners

    Bazkideak

    Bazkide onenekiko hitzarmenak, neurrira egindako proiektuak eta zerbitzu kudeatuak inplementatzeko
    Adierazitako konfigurazioa definitzen duten katalogoko elementuen prezio metatua. Ez du iraupen-konpromisorik. BEZa sartu gabe. Tarifa-berrikuspena: adierazitako tarifak gaur egun indarrean daudenak dira. EUSKALTELek askatasun osoz erabaki ahal izango du gorantz edo beherantz berrikustea, bai eta katalogoko elementuak gehitzea, ezabatzea edo eraldatzea ere. Aldaketen berri bezeroaren Cloud kudeaketa-atariaren bidez emango da.

    Kontratatzea nahi duzu?

    Aholkua doan

    Astelehenetik ostiralera 9-16h

    Deitu iezaguzu

    900 825 465

    Deituko dizugu

    Oraintxe eskatu zure deia

    Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
    Info gehiago:
    hemen.
    Dagoeneko bezeroa bazara,
    deitu zenbaki honetara:
    900 840 590
    operator

    Kontratatu nahi?

    Aholkatzen dizugu DOAN

    operator

    Kontratatu nahi?

    Aholkatzen dizugu  DOAN