euskaltel arrakasta-kasua
Aukera
Parfoisenpresak BigDatan eta adimen artifizialean eskarmentua duen bazkide teknologiko bat nahi zuen, aholkulari izango zuena enpresa barruan adimen artifizialeko sail bat martxan jartzeko, ezartzeko eta haren jarraipena egiteko, hala analitika prediktiboko lehenengo proiektuak bideratzeko.
euskaltel arrakasta-kasua
Emaitzak
Parfoisek DataRobot aukeratu du, tresna horrek aukera emango dielako datuen analisian urrats bat aurrera egiteko, eta asko erraztuko dielako algoritmo prediktiboetan oinarritutako erabakiak hartzea. DataRobot-i esker, algoritmo-tipologia bat baino gehiago simula ditzakete, ikusteko ea zer modelorekin lortzen den emaitzarik onena azkar eta erraz. Eta BAI Analytics-eko aditu-taldea da bidaide onena txikizkako salmentaren sektoreko funtsezko estrategia horretarako.
Mota horretako teknologiak erabiliz, hala nola DataRobot, Parfois gai da proiektu gehiago egiteko, eta, aldi berean, negozio-profila ematen die erabiltzaileei. Ataza batzuk automatizatuta, hala nola eredu prediktiboak sortzea, erabilera-kasu gehiago gauzatu ditzake Parfoisek, eta, horri esker, negozioan eragin handiagoa izan.
Arrakasta-kasua
Parfois enpresak aukera izango du adimen artifizialaren eremuan merkatuan dauden tresnarik onenak ezagutzeko eta erabilera-kasurik egokienak zein diren zehazteko, hala teknologia hauen abantaila guztiak aprobetxatzeko. Aholkularitzari dagokionez, osorik beretzat osatutako talde bat izango du enpresak bere behar guztiak asetzeko, eta, horretaz gain, behar dituzten jarraibideak eta trebakuntza eskainiko dizkiegu enpresako profesionalei, adimen artifizialeko talde bat osatu eta sendotu dadin enpresan bertan.