Partikularrak

Enpresa Handiak

Telefonia mugikorreko zerbitzua kontratatzeko prozesua

Mugikorra etxera bidaliko didazue? Jakina, zuk eskatzen duzun helbidera bidaliko dugu mugikorra.
Aurrez ordaintzekotik ondoren ordaintzekora aldatzean, zer gertatzen da aurrez ordaintzekoan zegoen saldoarekin? Aurrez ordaintzeko abonu bat sortuko da, eta ondoren ordaintzeko linearekin egiten duzun gastuaren hurrengo fakturan deskontatuko da.
SIM txartelaren ordez, NanoSIM edo MicroSIM bat behar dut. Nola egin dezaket aldaketa hori? Aldaketa hori Euskaltelen edozein saltokitan egin dezakezu, eta 6 euroko kostua du.
Zer ahalmen dut Internet mugikorrean? Kontratatutako tarifaren araberakoa. Aukera hauek dituzu: 300 mb, 500 mb, 1 gb, 2 gb edo 3 gb.
Mugikorreko datuen deskarga-mugara iristen naizenean, kostu gehigarririk ordaindu behar dut? Ez duzu kostu gehigarririk ordaindu beharko, baina abiadura jaitsi egingo dela nabarituko duzu. Abiadura murriztua egokia da zerbitzuaren oinarrizko erabilerarako eta banda-zabalera txikia hartzen duten aplikazioak erabiltzeko; mezularitzako aplikazioak, esaterako. Nabigazioa blokeatu egiten da 5 GB-ra iritsitakoan (1 GB-ra, 500 eta 300 mega tarifetan).
Abiadura jaitsi ondoren, ez dira onartzen VoIP eta p2p trafikoak, ez eta terminala Interneteko konexioa duten beste ekipo batzuk Internetera konektatzeko erabiltzea ere. Abiadura jaisten denean nahiz nabigazioa blokeatuta dagoenean, aukera egongo da abiadura handian nabigatzeko bloke gehigarriak kontratatzeko (150 mb, 500 mb edo 1 gb).

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri