Partikularrak

Enpresa Handiak

Euskalteleko nire tarifatik kanpo fakturatutako kontsumoak

Telefono finkoko eta mugikorreko tarifek barne har ditzakete zenbait kontsumo-mota, baina ez guztiak. Zure fakturan, tarifatik kanpo egindako kontsumoen xehetasuna ikusiko duzu. 
Haietako bakoitza zer den eta nola fakturatzen den azalduko dizugu. Kontsultatu hemen zure tarifatik kanpoko kontsumoak saihesteko aholkuak, ezustekorik ez izateko fakturan.

Nazioarteko deiak eta SMSak

Espainiatik beste herrialde batera egindako deiak edo bidalitako SMSak dira, telefono finkotik zein mugikorretik egindakoak. Normalean nazioarteko kontsumoak egiten badituzu, nazioarteko bonuak eta plan bereziak eskain diezazkizukegu zure telefono finkoko edo mugikorreko tarifarako. Kontsultatu itzazu gure webgunean (tarifa ofizialak). 
iMessage, Facetime eta beste aplikazio batzuk konfiguratzeko edo eguneratzeko, telefonoak SMS bat bidaltzen du automatikoki Erresuma Batura. Mezu hori nazioarteko SMS gisa ager daiteke zure fakturan, nahiz eta zure terminalean ez erregistratu. Mota horretako aplikazioak dituzten terminaletan (Apple) bakarrik gertatzen da hori.
Zure fakturan nola agertuko diren azalduko dizugu:
Nola aktibatu eta desaktibatu nazioarteko deiak Euskaltelen: 
Bezeroaren Gunean blokeatu ahal izango dituzu helmuga hori duten deiak. Identifikatu zer lineatan aldatu nahi duzun murrizketa, sakatu “Konfiguratu”.

Blokeatzea eta Murrizketak menuan, nazioarteko deiak blokeatzeko aukera duzu. 

 

 

Sare adimenduneko edo tarifikazio bereziko zenbakiak 

Sare adimenduneko zenbakiak ez zaizkio lurralde jakin bati lotzen; horrexegatik hautatzen dituzte enpresek eta administrazioek arreta-zerbitzu nazionala eskaintzeko. Erraz identifikatuko dituzu, 800, 900, 901, 902, 904 eta 70X zenbakiekin hasten direlako.  
Tarifa berezia dute zerbitzuaren arabera. Hala ere, 800 eta 900 zenbakiekin hasitakoak doakoak dira. Zenbaki horietara deitzen duzun bakoitzean, lokuzio bat entzungo duzu, zenbaki horiek zure tarifatik kanpoko kostua dutela jakinarazteko. 
Gure Tarifa ofizialetan kontsultatu dezakezu haien kostua. Honela aurkeztuko dizugu fakturan: 

 

 

Tarifa gehigarriko zerbitzuak

Tarifa gehigarriko zerbitzuak erabili ohi dira lehiaketetan, entretenimendu-zerbitzuetan eta beste zerbitzu profesional batzuetan. Zerbitzu horiek, deiaren ohiko kostuaz gainera, zenbateko gehigarri bat dute, jasotako zerbitzuen ordain gisa.
803/ 806/ 807/ 905/ 907 eta 118X zenbakiekin hasitako zenbakiak dira. Gure Tarifa ofizialetan kontsultatu dezakezu dei horien kostua.
Fakturan, alde batetik, deiari berari dagokion zenbatekoa zehazten da, eta, bestetik, zerbitzu-hornitzaileari dagokion zenbatekoa. 
Nola aktibatu eta desaktibatu tarifa gehigarriko zerbitzuak Euskaltelen:
Zenbaki horietara deitzen duzun bakoitzean, lokuzio bat entzungo duzu, zenbaki horiek zure tarifatik kanpoko kostua dutela jakinarazteko.
Beste mota batzuetako zenbakiak blokeatu ahal izango dituzu zure Bezeroaren Gunean. Identifikatu zer lineatan aktibatu nahi duzun murrizketa, sakatu “Konfiguratu”. 

Blokeatzea eta Murrizketak menuan, Tarifa gehigarria aukera hauta dezakezu. 

 

 

SMSak eta SMS Premiumak

SMSak telefono mugikorren zerbitzuak dira, bi gailuren artean testu-mezu laburrak bidaltzeko aukera ematen dutenak. Ez dira sartzen tarifa mugikorrean eta, horrenbestez, bereiz fakturatzen dira, honela: 
SMS Premiumak oro har zozketetan parte hartzeko eta helburu solidarioekin funtsak biltzeko zenbaki laburrak dira. Batzuek, deiaren ohiko kostuaz gainera, zenbateko gehigarri bat dute, jasotako zerbitzuen ordain gisa; zerbitzu-hornitzailearen araberakoa izaten da zenbateko hori. Xehetasunetan ikusiko duzu zenbakiaren hornitzailearen izena. Fakturan honela bereizita ikusiko duzu: 

 

 

Roaminga

Atzerrian zaudela deiak egiteko aukera ematen du roamingak. EBtik kanpo bidaiatzekoa bazara, ziurtatu Bezeroaren Gunean roaminga aktibatua duzula, eta begiratu herrialde-bilatzailean zer tarifa dituzun deitzeko.
Bi kontzeptu desberdin azalduko zaizkizu fakturan:
  • Roaming INa: atzerrian zaudela jasotzen dituzun deiak.
  • Roaming OUTa: atzerrian zaudela egiten dituzun deiak.
  • Roaming GPRSa: roamingean kontsumitutako datuak.

Zure linean Roaming zerbitzua aktibatzeko eta desaktibatzeko, joan produktuetara, zure bezeroaren gunean. Aldatu nahi duzun linean, sakatu “Konfiguratu”. 

“Mugikortasuna” menuan aurkituko duzu Roaminga aukera. Deietarako bakarrik eta deietarako eta datuetarako aktibatu ahal izango duzu zerbitzua.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri