Partikularrak

Enpresa Handiak

Zer muga ditu roamingaren erabilerak Europako Esparru Ekonomikoan?

Zer muga ditu roamingaren erabilerak Europako Esparru Ekonomikoan?

Badakizu zure mugikor-tarifa baliozkoa dela bai Espainian bai Europar Batasuneko edozein herrialdetara eta herrialde elkartuetara egindako bidaietan (ikusi xehetasunak). Hala ere, gehiegikeriarik gerta ez dadin, arau batzuk ezartzen dira roamingaren erabilera intentsiboa edo etengabea mugatzeko.

Zer hartzen da roamingaren abusuzko erabileratzat EEEn?

Europako araudiaren arabera, gehiegizkotzat jotzen diren zenbait erabilera-mota daude, eta tarifa gehigarria eskatzen dute mugikorra roamingean erabiltzeko EEEn (Europako Esparru Ekonomikoa). Funtsean, abusuzko erabileratzat hartuko da baldintza hau betetzen baduzu: 

Azken lau hilabeteetako zure kontsumoa eta presentzia handiagoak izatea roamingean estatu barruan baino.

Alegia, azken lau hilabeteetan EEEn egin duzun roamingaren erabilera aztertuko da, eta aldi berean bi baldintza hauek betetzen diren ikusiko dugu: 

•    EEEko roamingeko ahots-, datu- edo SMS-kontsumoa handiagoa izatea Espainiako kontsumoa baino.
•    EEEko roaming bidezko presentzia esklusiboko egun-kopurua Espainiakoa baino handiagoa izatea.
Gogoan izan inoiz ez garela hasiko roamingeko kargu gehigarriak aplikatzen aurretik ohartarazpen-SMS bat bidali gabe. Errekargu hori ez da inoiz aplikatuko ohartarazpen horren aurretik egindako kontsumoan; handik aurrerako roamingeko datuen erabilerarako bakarrik aplikatuko da.

Nola jakin dezaket EEEn roaminga gehiegi erabiltzen ari naizen?

Hautematen badugu Europako Esparru Ekonomikoko zure roaming-erabilerak Euskaltelen zentzuzko erabileraren politika hausten duela, EBk onartutako araudiaren arabera, SMS bat bidaliko dizugu jakinarazteko.
“Une horretatik aurrera, 2 aste izango dituzu zure erabilera-eredua aldatzeko, hau da,EEEn roaminga zentzuz erabiltzeko. Horrek esan nahi du abisu-SMSa jaso ondorengo 14 egun horietan presentzia eta kontsumo handiagoa izan beharko zenukeela Espainian EEEko roamingean baino. 

•    Hamalau egunean zure erabilera aldatzen ez bada, beste SMS bat jasoko duzu, roamingeko datuen kontsumoan kargu gehigarriak hasiko direla jakinarazteko.  Zure kontsumo gehigarria Europako Parlamentuak araututako tarifen arabera fakturatuko da. Hauek dira 2022rako eta 2023rako tarifak (BEZa sartu gabe):
o    Deiak: 0,022 €/min. 
o    SMSak: 0,004 €/SMS. 
o    Datuak: 1,8 €/GB 2023an eta 1,55 €/GB 2024an.
•    Hau da, SMS hori jaso ondoren kontsumitzen jarraitzen baduzu, kobratzen hasiko gara.
•    Hona hemen datuen erabileraren adibide batzuk:
o    Facebookeko zure horman minutu batez sartzea ----> 1 MB
o    Instagramen hiru argazki partekatzea ---- > 1 MB
o    Spotifyko abesti bat — 2 eta 9 MB bitartean
o    Whatsappa – minutu bateko audio bat ---> 6 MB
 

Noiz erabili ahal izango dut berriro nire tarifa EEEko roamingean, kargu gehigarririk gabe?

Hilaren hasieran, berriro aztertuko dugu roamingaren erabilera, gehiegizkoa ez dela egiaztatzeko.
•    Roamingaren kontsumoa zentzuzko erabilera-politikaren barruan badago, EEEko roamingeko datuen tarifikazioari errekarguak aplikatzeari utziko zaio. Zehazki, errekarguak aplikatzeari uzteko, azken lau hilabeteetan EEEn egin duzun roamingaren erabilerak baldintza hauek bete behar ditu:
o    EEEko roamingeko ahots-, datu- edo SMS-kontsumoa txikiagoa izatea Espainiako kontsumoa baino.
o    EEEko roaming bidezko presentzia esklusiboko egun-kopurua txikiagoa izatea Espainiakoa baino. 
•    Roamingaren kontsumoak zentzuzko erabilera-politikatik kanpo jarraitzen badu, errekarguak aplikatzen jarraituko dugu. 
 

EEEko roamingean errekargua dudanean, nire tarifa nazionaletik gastatzen ditut datuak?

Ez. EEEn roaminga gehiegi erabiltzeagatik aparteko kostua aplikatzen ari zaizkizun bitartean, Espainian kontsumitzen duzuna bakarrik kenduko dizugu zure tarifa nazionaletik.
 

Zenbat GB ditut EEE barruan nabigatzeko?

EBk handizkako GB-aren prezio arautua eta gehienezko GB kopuru bat ezartzeko aukera finkatzen ditu, tarifako GB-aren prezioaren arabera kalkulatuta. Honela kalkulatzen da gehienezkoa:
[ Tarifaren hileko kuota, BEZik gabe / GB-en gehienezko prezioa (1,55 €, 2024ko urtarriletik) ] * 2
Adibidez, zure tarifa 10 GB-koa bada eta BEZik gabeko prezioa 7,44 €-koa bada, 9,6 GB izango dituzu.
[7,44/1,55]*2=9,6
 

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri