Ordaintzeke daukagun Euskaltelen faktura bat ordaintzea
Zer gastu eragiten ditu ez ordaintzeak?
Zure bankuak faktura bat itzuli badigu edo haren epemugan ordaindu ez baduzu, faktura berriz kobratzeko egin beharreko izapideek kostu gehigarri bat dute.
Hori gertatzen denean, kargu bat agertuko zaizu hurrengo fakturan, honela jasota: “faktura ez ordaintzeagatiko kargua”. Kargu hori ez da aplikatuko zure lehen faktura edo lehen itzulketa denean.
Ez ordaintzeak zure mugikor-linea(k), finkoa edo Interneteko konexioa etetea ekarri baldin badu, zerbitzu horiek berriz konektatzeak beste gastu gehigarri batzuk dakartza, eta horiek ere zure fakturan agertuko dira, honela jasota: “Zerbitzua berrezartzeagatiko kargua”.
2023ko urtarrilaren 22tik aurrerako tarifak:
Faktura ez ordaintzeagatiko kargua
9,90 € itzulitako ordainagiri bakoitzeko
Zerbitzua berrezartzeagatiko kargua
25 € (BEZa barne) linea bakoitzeko
Zer metodo erabiliz ordaindu ditzakedan ordaintzeke ditudan Euskaltelen fakturak
Hilaren 22tik aurrera kobratzen dira fakturak. Ordaindu gabeko fakturarik baduzu, honela ordaindu dezakezu:
1.Txartel bidez. Visa eta Mastercard kreditu- eta zordunketa-txartelekin ordaindu dezakezu, linea ahalik eta azkarren berraktibatzeko. Horretarako, sartu https://pago.euskaltel.com helbidera edo deitu 900 840 092 zenbakira. Unean bertan eta modu seguruan ordaindu ahal izango duzu, gure sistema automatikoa erabilita.
2.Bizum bidez. Bizumekin ere egin dezakezu, azkar eta seguru. Aski duzu telefonoa hartu, https://pago.euskaltel.com webgunean sartu, eta urrats hauei jarraitzea:
"Ordainketa egin nahi dut” atalera joan.
Sartu zure datuak (NANa eta Euskalteleko telefonoa)
Hautatu "Bizum" aukera ordaintzeko modu gisa.
Idatzi Bizumen erregistraturik duzun telefono-zenbakia (ez du zertan bat etorri ordainketa honi dagokion zenbakiarekin).
Amaitu ordainketa zure bankuaren aplikazioan edo sartu 4 digituko zure Bizum gakoa (gako bakarra da, eta nahi duzunean alda dezakezu). Zure bankuko aplikazioan aktiba dezakezu. Bizum gakoarekin, saltoki elkartu guztietan ordaindu ahal izango duzu.
3.Google Pay. Google Pay bidez ere ordaindu ditzakezu fakturak. Sartu https://pago.euskaltel.com helbidean eta jarraitu urrats hauei:
"Ordainketa egin nahi dut” atalera joan.
Sartu zure datuak (NANa eta Euskalteleko telefonoa)
Hautatu "Google Pay" aukera ordaintzeko modu gisa.
Txartela erregistratua ez baduzu, urrats honetan gehitu dezakezu. Sartu txartelaren zenbakia eta titularra, eta sakatu “Ordaindu” botoia.
4.Transferentzia bidez ordaindu Kontu-zenbaki honetara transferentzia eginez ordaindu dezakezu: ES58 0049 1500 04 2719374331 (BSCH). Kontzeptuan, adierazi zure NANa edo AIZa eta Euskaltelek mugikorraren zenbakia. Transferentzia zein bankurekin egiten duzun, litekeena da 72 ordu ere behar izatea.
5.Bankuko leihatilan ordaindu BSCHren edozein bulegotan ordaindu dezakezu, leihatilan, ES58 ES58 0049 1500 04 2719374331 (BSCH) kontu-zenbakian diru-sarrera eginda. Zure NANa eta faktura ordaindu nahi duzun Euskalteleko telefono-zenbakia adierazi besterik ez duzu egin behar. Ordainketa 24 ordura gauzatuko da, gutxi gorabehera.
Ez ordaintzeagatik linea moztuta badaukazu eta lehenbailehen berreskuratu nahi baduzu, txartel bidez edo Bizum bidez ordaintzea da modurik azkarrena.
Nola ordaindu dezaket ordaintzeke dagoen Euskaltelen faktura bat Bezeroaren Gunetik?
Sartu hemen, eta pausoz pauso azalduko dizugu nola egin.