Partikularrak

Enpresa Handiak

Onlineko kontratazio-prozesua zein den

Online kontratatzeko prozesua
Online kontratatzeko, gure beharretara hobekien egokitzen den eskaintza edo sustapena hautatu behar dugu Euskaltelen webgunean. Webgunean gabiltzala, kontratatu nahi dugun zerbitzuan sartuko gara nahi dugun eskaintza bilatzeko, zerbitzua edozein motatakoa dela ere: Internet, telefonia finkoa, telefonia mugikorra edo baita zerbitzu guztien eskaintza konbinatuak ere.
contratacion 1
Kontratatu nahi dugun eskaintza edo zerbitzua aurkitu ondoren, “Kontratatu” sakatu behar da.
contratacion 2
Ondoren, kontratazioa egin behar da, 4 pausotan eskatzen dizkiguten datuak beteta:
contratacion 3
Osatu: Atal honetan, kontratatu nahi dugun zerbitzuari buruzko datuak osatuko ditugu. Produktu gehigarriak eransteko aukera izango dugu.
Datu pertsonalak eta helbidea: Hemen gure datu pertsonalak eta instalazioa egiteko helbidea eskatuko dizkigu.
Banku-datuak: Atal honetan, hileko kuota fakturatzeko bankuko datuak sartu behar ditugu.
Baieztatu: Orain arte sartutako datu guztiak zuzenak direla berrikusiko dugu.
Kontratazioaren edozein puntutan zalantzaren bat baldin badugu, "Egin klik eta ORAIN deituko dizugu" aukera sakatu behar da, eta, gure telefono-zenbakia sartutakoan, agente batek deituko digu, laguntzeko.
contratacion 4
Zergatik sortu behar dut web-erabiltzaile bat kontratazioa egiteko?
Onlineko kontratazioa egitean gure datu pertsonalak betetzeko garaian sartzen dugun helbide elektronikoarekin, web-erabiltzaile bat sortzen da. Erabiltzaile horrekin, Euskaltelen webguneko Bezeroaren Gunean sar gaitezke, eta kontratatutako gure zerbitzuekin eta fakturazioarekin lotutako izapide guztiak ikusi ahal izango ditugu. Horretaz gain, gure eskaeren segimendua egin dezakegu, kontratazio berriak egin ditzakegu eta nahi ditugun aldaketak egin.
Dokumentazioren bat bidali behar dut?
Indarrean duzun NAN/AIZren kopia bat, bi aldeetatik, eta kontu-zenbakiaren titularraren izena eta irekiera-data dituen bankuko kontu-zenbakiaren agiria (gutxienez sei hilabete eduki behar baititu).
Nola jakin dezaket nire eskaeraren egoera zein den?
Web-erabiltzailearekin Bezeroaren Gunera sartuta edo 1717ra deituta.
Web-erabiltzailearekin eskaeraren egoera ikusteko, Bezeroaren Gunean sartu behar dugu, eta, ondoren, “Eskaerak” atalean sartu.
contratacion 5
contratacion 6
Nola jasoko dut kontratua, hura baliozkotzeko?
Kontratua posta elektronikoz, SMS bidez edo posta arruntez jasoko dugu. .

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri