Internetera konektatu ahal izateko, kablemodem bat instalatua izan behar dugu. Gailu hori CATV-hargunera konektatuta egongo da, eta berak emango dio seinalea gure ekipamenduei (PCa, tableta, smart TBa...), kable bidez edo WIFI bidez.

Kablemodemetik harguneraino, kable koaxial bat antena-kable bat konektatua izan behar dugu. Kable hori kablemodemaren atzealdean konektatzen da, hariztatuta.

Internet erabiltzeko ditugun gailuak WIFI bidez edo sareko kable bidez (RJ 45) konekta ditzakegu.
WIFI bidez gailuak nola konektatu behar ditugun jakiteko, .
PCa kable bidez konektatu nahi badugu, sareko kable bat (RJ 45) konektatu behar dugu gure PCtik kablemodemak atzealdean dituen ahoetako bateraino.
