Partikularrak

Enpresa Handiak

Roaminga: funtsezko informazioa

Zer da roaminga?

Roaminga Espainiatik kanpo hitz egiteko eta datuak erabiltzeko aukera ematen dizun zerbitzua da. Beraz, mugikorra atzerrian erabili ahal izateko, roaminga aktibatuta  eduki behar duzu, baita mugikorrean datuen ibiltaritzaaukera aktibatuta ere.  
•    Europar Batasunera (EB) eta herrialde elkartuetara bidaiatzen baduzu, ez daukazu roaminga aktibatu beharrik; herrialde horietako deien eta datuen trafikoari zure tarifa nazionalaren baldintzen araberako tarifa aplikatuko zaie, hau da, ez duzu kostu gehigarririk izango datuak erabiltzeagatik, ezta eremu horretako herrialdeetara (Europar Batasunera eta herrialde elkartuetara) deiak eta mezuak bidaltzeagatik edo haietatik jasotzeagatik ere (betiere roamingaren erabilerari buruzko Europako Esparru Ekonomikoko mugak eta datu-erabileraren mugak kontuan hartuta). Litekeena da zure tarifako datuen erabilera pixka bat aldatzea. Orri honetan azalduko dizugu.  
•    EBtik eta herrialde elkartuetatik kanpo bidaiatzen baduzu, roaminga aktibatu behar duzu zure linean.  Gureherrialde-bilatzailean begiratzea gomendatzen dizugu, jakiteko zer zerbitzu dituzun eskura herrialde horretan (ahotsa, SMSak eta datuak) eta zer tarifa dituzten. Ezin dizugu eman datu-zerbitzua Europar Batasunetik kanpoko herrialde guztietan eta herrialde elkartu guztietan. 
Bidaiatu aurretik, begiratu roaminga aktibatua duzun, eta begiratu gure herrialde-bilatzailean zer prezio ordaindu behar duzun bidaiatuko duzun herrialdean hitz egiteko eta nabigatzeko. 
Atzerrira noa. Zer egin behar dut? 
Mugikorra Europar Batasuneko herrialde batean erabili nahi baduzu  
  1. Ez da beharrezkoa roaminga aktibatzea. 
  2. o    Androiden hemen egon ohi da: Ezarpenak - Sare mugikorrak / Ezarpenak - Gehiago… - Sare mugikorrak / Ezarpenak - Aukera gehiago… - Sare mugikorrak. 
    o    iPhonean: Ezarpenak - Datu mugikorrak 
  3. Operadorea automatikoki hautatzea 
  4. Helburuko herrialdera iristen zarenean, mugikorra automatikoki konektatuko da; beraz, ez duzu beste ezer egin beharko. 
  5. Herrialde horietako deien eta datuen trafikoari zure tarifa nazionalaren baldintzen araberako tarifa aplikatuko zaie; hau da, ez duzu kostu gehigarririk izango. 
     
Mugikorra Europar Batasunetik kanpoko herrialde batean erabili nahi baduzu (roaminga):
  1. Begiratu gure herrialde-bilatzailean  zer zerbitzu dituzun eskura herrialde horretan (ahotsa, SMSak eta datuak) eta zer tarifa dituzten. Ezin dizugu eman datu-zerbitzua Europar Batasunetik kanpoko herrialde guztietan eta herrialde elkartu guztietan. 
  2. Ziurtatu roaminga aktibatua duzula . 
  3. Ziurtatu datuen ibiltaritza aktibatua duzula .
    o   Androiden hemen egon ohi da: Ezarpenak - Sare mugikorrak / Ezarpenak - Gehiago… - Sare mugikorrak / Ezarpenak - Aukera gehiago… - Sare mugikorrak.
    o    iPhonen: Ezarpenak - Datu mugikorrak 
  4. Operadorea automatikoki hautatzea 
     

Atzerrian mugikorrik ez erabiltzea erabakitzen baduzu

Roaminga desaktibatu dezakezu (kontuz; hori eginez gero, ezingo duzu ahots-zerbitzurik ez daturik erabili). 
Mugikorrean datuak bakarrik desaktibatzeko eta helmugan wifi-sare batekin konektatzeko aukera ere baduzu. Horrela, deiak egin eta jaso ahal izango dituzu. Gogoratu Europar Batasunetik kanpo bazaude dei horiek kargu gehigarriak dakartzatela. 
Egin urrats hauek datu mugikorrak desaktibatzeko: 
•   Androiden: Ezarpenak-Sare mugikorrak-Sareko operadoreak / Ezarpenak-Gehiago-Sare mugikorrak-Sareko operadoreak. 
•    iPhonen: Ezarpenak – operadorea. 

Gogoratu datuen erabileraren barruan sartzen direla, besteak beste, Interneten nabigatzeaz gain, whatsapak bidaltzea eta jasotzea, sare sozialak erabiltzea edo mapetan bilatzea.  
Hemen dituzu erabilera horri buruzko hiru adibide:
•    Facebookeko zure horman 1 minutuz sartzea: 1 MB 
•    Instagramen hiru argazki partekatzea: 1 MB 
•    Spotifyko abesti bat: 2 MB eta 9 MB bitartean 
•    Whatsappa – minutu bateko audio bat: 6 MB
Roamingeko tarifak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen. 

Zein da nire datu-muga Europar Batasuneko herrialde batera edo herrialde elkartu batera bidaiatzen badut, nire kontratu-tarifaren arabera?

EBk handizkako GB-aren prezio arautua eta gehienezko GB kopuru bat ezartzeko aukera finkatzen ditu, tarifako GB-aren prezioaren arabera kalkulatuta. Honela kalkulatzen da gehienezkoa: 
[ Hileko kuota, BEZik gabe / GB-en gehienezko prezioa (1,55 €, 2024ko urtarriletik) ] * 2  
Adibidez, zure tarifa 10 GB-koa bada eta BEZik gabeko prezioa 7,44 €-koa bada, 9,6 GB izango dituzu. 
[7,44/1,55]*2=9,6 
 

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri