Partikularrak

Enpresa Handiak

Nolakoa da Euskalteleko nire faktura?

Zein da Euskaltelen fakturazio-aldia?

Euskaltelen fakturazio-aldiak barne hartzen ditu hilabete bateko 22. egunaren eta hurrengo hileko 21. egunaren artean egindako kontsumoak kuotak. Adibidez, urtarrilaren bukaeran iristen zaizun faktura abenduaren 22tik urtarrilaren 21era bitarteko aldiari dagokio.
Hilaren amaieran jasoko duzu zure fakturaren kargua zure kontuan. Zure fakturaren hasierako atalean, konturako zordunketaren data ikus dezakezu "Kobratze-data"n.
Berdin dio hileko zer unetan sartu zaren Euskaltelen; lehenengo hilean, kuotaren zati proportzionala bakarrik kobratuko zaizu, hautatu duzun tarifaren arabera. Adibidez, alta urtarrilaren 10ean ematen baduzu, urtarrilaren bukaeran kobratuko dizugun zenbatekoa urtarrilaren 10etik 21 arte egindako kuota eta kontsumoei dagokie.

Nolakoa da Euskalteleko nire faktura?

Ez dugu nahi Euskaltelen fakturarekin zalantzarik izan dezazun; beraz, hemen azalduko dizugu dena. Halaxe ikusiko duzu fakturaren xehetasunetan, bai paperean jasotzen baduzu, bai bezeroaren gunetik faktura elektronikoa kontsultatzen baduzu.

Fakturaren goiburua

Fakturaren goiburuan zure datuak aurkituko dituzu, baina baita beste hauek ere:
  • Fakturaren datuak: Fakturari buruzko informazioa, jaulkitze-data, fakturatutako aldia eta kobratze-data (bankuko zordunketa)
  • Bezeroaren datuak: Kontuaren titularraren datuak.
  • Banku-helbideratzea: Zordunketa egingo den banku-kontuari buruzko informazioa. Segurtasunagatik, lehen digituak bakarrik bistaratzen dira. Aldatu nahi baduzu, Bezeroaren Gunetik egin dezakezu.

 

Laburpena eta ordaindu beharrekoa, guztira

Ordaintzekoa guztira gisa agertzen den zenbatekoa bat dator zure banku-kontuan egingo dugun zordunketarekin. Kuota eta kontsumo hauen zenbatekoen batura da:
  • Fakturaren guztizkoa”: Euskaltelekin kontratatuta dituzun telekomunikazio-zerbitzuen truke (Finkoa, Interneta, Telebista, Mugikorra) ordaindu beharreko kuotei dagokie.
  • Komunikazio-zerbitzu ez-elektronikoen zenbatekoaren guztizkoa kontzeptu informatiboa da soilik, eta ez da gehitzen fakturaren guztizkoan. Hauek dira komunikazio-zerbitzu ez-elektronikoak: Tarifikazio gehigarriko zerbitzuak, Telebista-zerbitzua, Ekipoen alokairua edo instalazioa, softwarea, antibirusa, laguntza teknikoa…
“Hirugarrenen zerbitzuak eta beste ordainketa batzuk“, kontratatutako beste zerbitzu batzuengatik (epeka ordaintzeko terminal mugikorrak, aseguruak, alarmak, etab.) kobratzen diren kuotak dira. Kontzeptu horiek BEZa dute dagoeneko.  
Gainera, ordaintzeke dagoen zenbatekoari eta azken kuotari (halakorik bada) buruzko informazioa ematen da atal honetan.

 

Fakturatutako kontzeptuen xehetasuna

Produktu bakoitzari dagokion informazio xehatua aurkituko duzu.  
Atal honetan, produktuaren kuotak eta deskontu fakturatuak jasotzen dira.
Behean, linea horretan egindako kontsumoen laburpena motaren arabera, deien guztizko iraupena eta guztizko zenbatekoa batuta.
Eta, azkenik, laburpenean jasotzen diren kontsumoen xehetasuna. Kostua duten kontsumoak bakarrik agertuko dira; hau da, zure tarifan barne hartzen ez direnak.
Azken hilabetean aldaketaren bat egin baduzu zerbitzuetan, zerbitzu hori bi aldiz agertuko da zure fakturan; zerbitzua aktibo izan zen aldiari eta haren tarifari dagokio bakoitza. Linea baten tarifa-aldaketaren adibidea da hau.
Gogoan izan Euskaltelekin kontratatutako beste zerbitzu gehigarri batzuen (adibidez, aseguruak, terminalak eta ekipoak gerora ordaintzeko finantzaketa...) tarifak lehen orrian ikusten direla, “Hirugarrenen zerbitzuak eta beste ordainketa batzuk” atalean, eta BEZa barne agertzen direla.

Eta akatsen bat ikusten badut nire fakturan?

Beti saiatzen gara emandako zerbitzuak fakturatzeko, baina zure fakturan akats bat izan dela jakinarazten badiguzu, faktura zuzentzaile bat egingo dugu, oker kobratutako zenbatekoa zuzentzeko.
Faktura negatiboa izan daiteke (hau da, gaizki fakturatutako kontzeptu bat kentzeko), edo positiboa (akats baten ondorioz fakturatu ez zen zerbait fakturatzea). Edozein kasutan, zuzendu beharreko zenbatekoa faktura bidaltzeko aldi berean (hilabete bakoitzeko 22. egunetik aurrera) sartuko/kobratuko da, eta faktura horren kopia bat jasoko duzu, ohiko fakturarena jasotzen duzun modu berean.

Zergatik dago QR bat nire fakturan?

Foru-ogasunek gardentasuna eta zerga-kontrola bermatzeko martxan jarritako proiektu baten arabera, TicketBai sistema ezartzeko zerga-araudiak behartzen ditu zergadunak identifikazio-kode bat eta QR kode bat sartzera jaulkitako faktura guztietan.
Zertarako balio du Euskaltelen fakturan agertzen den QRak?
Kode horien bitartez, faktura beste formatu batean ikus daiteke. Hala, QR horiek irakurrita, fakturaren oinarrizko edukia ikus daiteke, noiznahi, eta haren baliozkotasuna egiaztatu.
TicketBai sistemaren betebeharrei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Bizkaiko Foru Ogasunak argitaratutako ohiko galderen erantzunak ikus ditzakezu, esteka honetan:
QRa irakurri ondoren, zergatik ez da ikusten informazioa Ogasunean?
Faktura egiten denetik legezko epe bat dago fakturaren edukiaren informazioa Bizkaiko Foru Ogasunera bidaltzeko. Beraz, litekeena da kontsulta egiteko unean informazioa oraindik bidali ez izana edo Ogasunak prozesatu ez izana; eta egoera horietan sistemak ez du behar bezala erantzuten. 

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri