Partikularrak

Enpresa Handiak

Nola instalatu behar dut Hegan zerbitzuko 5G bideratzailea?

 
Nahikoa da 5G zerbitzua duen SIM bat sartzea eskaintzen dizugun Nokia edo Zyxel bideratzailean. Sartutako SIM txartelak ez du aktibatua izan behar PINa; hori egiaztatzeko aukerarik onena da telefono mugikor batean sartzea eta ikustea ea piztutakoan PINik eskatzen duen.
Nokia 5G 12-136W bideratzailea
Sartu SIMa bideratzailean (gogoratu SIMaren PINa desgaitzea, halakorik badu).
Entxufatu eta piztu gailua, atzeko aldean dagoen ON/OFF botoia sakatuz.
 
                                
 
Deskargatu NOKIA WIFI aplikazioa telefono batean Play Storetik / App Storetik.

Konektatu gailua igortzen ari den eta beheko aldeko eranskailuan agertzen den wifi-sarera.    
                                               
Sartu NOKIA WIFI aplikaziora, eta jarraitu han agertzen diren urratsei.                                                                
Zyxel NR 5103 bideratzailea
Sartu SIMa bideratzailean (gogoratu SIMaren PINa desgaitzea, halakorik badu).
Entxufatu eta piztu gailua, atzeko aldean dagoen ON/OFF botoia sakatuz.
 
Deskargatu Zyxel Air aplikazioa telefono batean Play Storetik / App Storetik.         
CKonektatu zure mugikorra bideratzailearen wifi-sarera. Izena eta pasahitza behealdeko eranskailuan aurkituko dituzu:
 
Sare horretara konektatutakoan, ireki Zyxelen aplikazioa, eta sartu eranskailuan agertzen diren erabiltzaile-izena eta pasahitza. Hala, hemen agertezen diren konfigurazio-aukeretara sartu ahal izango zara.
                
 
 
 
 
 

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri