Zergatik jaso dut Euskaltelen faktura bat joan den hilean baja eman badut?
Baja eskatu eta 48 ordura utziko zaio zerbitzua fakturatzeari. Une horretatik aurrera, ezingo duzu zerbitzua erabiltzen jarraitu. Hilabeteari dagokion aldia hilaren 22an hasten da, eta hurrengo hilaren 21ean amaitzen.
Baja eman ondoren jasoko duzun fakturan, zerbitzuak desaktibatu arte ordaindutako kuotak eta egindako kontsumoak adieraziko dira, baita (halakorik baldin badago bakarrik) penalizazioengatik edo itzuli gabeko ekipoengatik (bideratzailea, deskodetzailea, etab.) dauden karguak ere.
Adibidez, baja joan den hilaren 25ean eskatu baduzu, hilabete geroago jasoko duzu faktura, baina baja eman arteko aldiari dagozkion kuotak eta kontsumoak baino ez dira agertuko fakturan (22tik 25era bitartekoak).
Zer da ekipoa ez itzultzearen kuota eta zergatik fakturatzen da?
Zure etxean zerbitzua emateko instalatzen ditugun ekipoak (bideratzailea, Android TB duen deskodetzailea, etab.) Euskaltelenak dira. Horregatik, baja eman ondoren itzuli egin behar dituzu.
Euskaltelen denda batean edo posta-bulego batean entregatzeko jarraibideak jasoko dituzu. Epea igaro ondoren ez badituzu entregatu, dagozkion ekipoen zenbatekoa fakturatuko dizugu. Berriz jartzeagatiko/ez itzultzeagatiko zordunketaren zenbatekoa kontsultatu dezakezu
tarifa ofizialetan.
Nola kobratzen da iraupen-konpromisoa baja eman ondoren?
Iraupen-konpromisoa baduzu, edo zure etxean edo negozioan gurekin denbora batez egotearen truke zuntza kosturik gabe instalatu badugu, egin dituzun kontsumoen faktura bat egingo dugu, eta, haiekin batera, penalizazioa ere sartuko dugu.
Zer gertatuko da epeka ordaintzen ari naizen terminalarekin baja ematen badut?
Epekako ordainketaren modalitatean duzun terminal baten baja emateko edo beste operadore batera eramateko eskatzen baduzu, terminala autolikidatu egiten da. Hala, terminala ordaintzeko geratzen diren kuota guztiak barne hartzen dituen kontzeptu bat agertuko da hurrengo fakturan.
Gauza bera gertatuko da titularra aldatzen bada ere, finantziazio-konpromisoa titularrak hartzen baitu, eta ez da batetik bestera aldatzen.