Deitu

ES

EU


Autonomoak eta Enpresak


Partikularrak

Nola fakturatzen diren nire terminalak edo ekipoak

Nolakoa da nire terminalaren edo ekipoaren faktura?

Euskaltelen ekipamendua edo terminal mugikorrak zerbitzuetatik bereiz fakturatzen dira, eta formatu desberdina dute.
Faktura bat sortzen da terminalaren zenbateko osoarekin, epeka ordaintzekoa izan edo ez. Behar izanez gero, Bezeroaren Gunean ikusi ahal izango duzu faktura hori, gainerakoekin batera.
Goiburukoan ikusiko dituzu fakturazio-datuak, ordaintzeko modua, emate-agiria eta eskaera. Eta, xehetasunetan, fakturatutako kontzeptuak. Kontuan izan ordaintzeko modua ‘% 100 geroratua’ bada fakturaren guztizkoa 0 € dela, guztizko zenbatekoa hileko kuotatan zatitzen baita; “Hirugarrenen zerbitzuak eta beste ordainketa batzuk” atalean ikusiko dituzu. Fakturaren amaierako testuak ordainketa-plana zehazten du (kuota-kopurua, kuota bakoitzaren zenbatekoa, azken ordainketa, etab.).

 

Nola kobratzen du Euskaltelek epeka ordaintzeko nire terminala?

Epeka ordaintzeko terminal mugikor bat baduzu, Euskalteleko zure zerbitzuen fakturan ikusiko duzu, lehen orrian, “Hirugarrenen zerbitzuak eta beste ordainketa batzuk” atalean. Beste zerbitzu batzuk ere aurkituko dituzu hor; besteak beste, aseguruak eta alarmak. 
Fakturatutako terminalaren marka eta modeloa, kredituaren zenbatekoa fakturaren aurretik eta ondoren eta ordaindu beharreko azken kuota, halakorik bada, agertzen dira. Prezioetan, sartuta dago BEZa.
Kontzeptu horien totala Euskaltelen zerbitzu propioei gehitzen zaie, eta fakturako “Ordaintzekoa guztira” atalean ikusiko duzu. 

Zenbat kuota geratzen zaizkit ordaintzeko?

Erraz kalkulatu ahal izango duzu ordaintzeke dituzun kuoten kopurua: nahikoa duzu zure fakturan “Kredituaren zenbatekoa faktura honen ondoren” eta “Epekako ordainketaren kuota” identifikatzea.
“Faktura honen ondorengo kredituaren zenbatekoa” hileko kuotaren artean zatitzen baduzu, ordaintzeke dauden kuoten kopurua lortuko duzu. XXX Hona hemen adibide bat. 
Kontuan izan zure terminalak azken kuota bat izan dezakeela. Kasu horretan , aurrez jakinaraziko dizugu, terminala berritzeko aukerak eskaintzeko.

Zer da kanon digitala?

Kopia pribatu bakoitzeko konpentsazio ekitatiboa (kanon digitala) tasa bat da multimedia-edukien kopia pribatuak egiteko aukera duten gailu teknologikoei aplikatzen zaiena (esate baterako, telefono mugikor adimendunei).
Egile, editore eta artistei konpentsatzeko tasa bat da, eremu pribatuan egiten diren beren lanen kopiengatik edo lanon erabileragatik. Zenbatekoa erositako ekipoaren edo aparatuaren araberakoa da, BOE-A-2023-7941 dokumentuan azaltzen denez.

Mugikor-asegurua: nola fakturatzen da?

Euskaltelen mugikor-asegurua kontratatu baduzu, haren kuotak ere “Hirugarrenen zerbitzuak eta beste ordainketa batzuk” atalean ikusiko dituzu, terminalean.
Hemen duzu gure mugikor-aseguruei buruzko informazio guztia https://blog.euskaltel.com/eu/euskaltelen-mugikorrerako-asegurua/

Sare sozialen bidez harremanetan jarri