Gure aplikazioak Euskaltelen zure zerbitzuak konfiguratzen lagunduko dizu, bai eta ohiko kudeaketak oso erraz egiten ere.
Aplikazioa instalatutakoan, ireki eta sartu webguneko erabiltzaile-izena eta pasahitza.
Aplikazioa lehendik instalatua ez baduzu, App Store-tik edo Google Play-tik deskargatu dezakezu.
![App Store](//s.orsac.net/p/ayuda/images/euskaltel/7/3/6973_110x39xbtn-es-02-jpg-pagespeed-ic-ltifr1ufe4.jpg)
![Google play](//s.orsac.net/p/ayuda/images/euskaltel/7/4/6974_112x39xbtn-es-04-jpg-pagespeed-ic-ol-imiaezq.jpg)
SARBIDEA
Aplikazioaren barruan zaudela, sarbide-pantaila azalduko zaizu. Helbide elektronikoa,l IFZa edo Euskaltelen telefono bat erabil ditzakezu sartzeko.
Sarbide-pantailan, zabalik utzi dezakezu saioa, berriz ere sarbide-pantailatik ez igarotzeko aplikaziora sartzen zaren hurrengoan.
![SARBIDEA](//s.orsac.net/p/ayuda/images/euskaltel/7/5/6975_captura-1-2.jpg)
SARBIDE-PANTAILAKO MENUA
Webgunearen laguntza-eremura jotzeko, Euskaltelen beste aplikazio batzuk ikusteko eta gure blogeko argitalpenetara sartzeko menu bat du sarbide-pantailak. Gure sare sozialetarako sarbideak ere ageri dira.
![SARBIDE-PANTAILAKO MENUA](//s.orsac.net/p/ayuda/images/euskaltel/7/6/6976_acceso05-eu.jpg)