Partikularrak

Enpresa Handiak

4K deskodetzailearen eskuliburua eta Euskaltelen urrutiko agintearen funtzioak

 
 
 
Euskaltelen 4K deskodetzailea, Android TV duena  
 
Telebista eta Internet, elkarrekin azkenean. 
    Android TV duen Euskaltelen 4K deskodetzaile berriarekin, 
utzi telebista ikusteari, eta hasi telebista bizitzen.
Ongi etorri Android TV duen Euskaltelen 4K deskodetzaile berrira. 
Aldaketa txiki bat, baina telebista ikusteko era errotik aldatuko dizuna. 
 
• 4K-ri esker, askoz ere errealagoa da irudia, HD sistemaren xehetasuna halako lau eskaintzen baitu.
• Sartu aplikazioen mundu batera telebistatik, zure mugikorretik sartuko bazina bezala: Netflix, Amazon Prime Video, MAX... Botoi bat sakatuta soilik!
• Replay, Grabazioa, Ez zenuen ikusi... Zuk erabakitzeko noiz ikusi nahi dituzun gehien gustatzen zaizkizun filmak, telesailak eta saioak. 
• EDONONekin, eraman telebista nahi duzun lekuan: mugikorrean, tabletan edo eramangarrian. 
• Sartu Replaytekara, eta milaka eduki aurkituko dituzu, nahi duzunean ikusteko (filmak, telesailak, dokumentalak, haurrentzako saioak...).
Nola funtzionatzen du urrutiko aginteak?
 
Nola jar dezaket segurtasun-kode bat 4K deskodetzailean?

Erosketako PINa edo gurasoen kontroleko gakoa jarri nahi baduzu, sakatu aginteko “ikusi tb” botoia, eta, ondoren: Doikuntzak>> gurasoen kontrola. Lehenespenez, PINa: 1234 da, baina alda dezakezu. Hala, ordainpeko ikuskizunak erostea saihestuko duzu, eta kanal edo eduki batzuk blokeatu, adinaren arabera.
Nola deskargatu aplikazioak?

Sakatu botoia edo joan "aplikazioak" menura, eta handik sar zaitezke kirolak ikusteko, jolasteko edo musika entzuteko gogokoen dituzun aplikazioetara.
Eta, berriro telebista ikusi nahi baduzu, sakatu botoia

 Deskargatu zure aplikazio gustukoenak Google Playtik

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri