Partikularrak

Enpresa Handiak

Roaminga Bezeroaren Gunetik aktibatzea

Lehenengo, sartu Euskaltelen webgunean eta, handik, joan Bezeroaren Gunera, zure datuak sartuta.
Gero, sartu "Produktuak - Mugikorra" atalean, eta aukeratu zure telefono-zenbakia.
Zerbitzuen atalean, "Aktibatu zerbitzuak" aukera hautatu behar da.
"Murrizketak" sailean klik egin, eta "gaitu" aukeratuko dugu nazioarteko deien atalean. Gero, "Ados" sakatuko dugu, onartzeko
Hori eginda, zerbitzua jada zuzen aktibatuta egongo da, eta roaminga aktibatu besterik ez da faltako. Horretarako, berriro ere "Aktibatu zerbitzuak" aukera hautatu behar da.
"Roaming-a" sailean, "aktibatuta" sakatuko dugu. Gero, "Ados" sakatuko dugu, onartzeko.
Hori eginda, linea prest egongo litzateke atzerrira bidaiatzeko.

Erabilgarria iruditu zaizu erantzun hau?

Eskerrik asko! Kontutan izango dugu.

Sare sozialen bidez harremanetan jarri