Zuntz Optikoaren baldintza orokorrak
Zuntz optikoaren baldintza orokorrak ikusteko, sakatu
hemen.
Eskaera bertan behera uzteko eskubidea
Zuri zerbitzurik onena eskaintzeko, kontratuak 12 hilabete irauteko konpromisoa izan behar du. Lehenago baja eman nahi izanez gero, zenbateko bat ordaindu beharko duzu, iraupen-konpromisoa ezeztatzeagatik. Gehienez ere 180 ¬ izango da penalizazioa, konpromisoa bukatzeko falta zaizun egun-kopuruaren arabera hainbanatua.
Datu pertsonalen babesa
Datu pertsonalak babesteko araudian aurreikusten denari jarraikiz, jakinarazten dizugu formulario honetan ematen dituzun datuak Euskaltelen ardurapeko fitxategi batean sartuko direla eta zuk webgunearen bidez eskatu duzun zerbitzuaren kontrataziorako eta telefono bidez Euskaltelen produktu eta zerbitzuak eskaintzeko erabiliko direla.
Zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu EUSKALTELi zure eskaera idatziz bidaliz helbide honetara: 3 FD posta-kutxa, 48160, Derio (Bizkaia). Bestela, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deitu dezake (1717, edo haren ordez dagokiona), edo mezu elektroniko bat bidali info@App.com helbidera.
Eremuak nahitaez bete behar dira. Bete ezean edo okerreko datuak emanez gero, baliteke EUSKALTELek ez ematea eskatutako zerbitzua. Zerbitzua kontratatuz gero, Euskaltel eta zure arteko harremana arautzen duten Zerbitzuen Baldintza Orokorretan zure datu pertsonalei dagokienez ezartzen dena aplikatuko da. Webgune honetan duzu: www.euskaltel.com.
Onlineko salmentaren baldintzak
Euskaltelen webgunearen bidez zerbitzuak kontratatzeari eta ondasunak erosteari aplikatu beharreko baldintza orokorrak dira hauek.
1.- ZERBITZUA KONTRATATZEKO BETE BEHARREKO IZAPIDEAK
Kontratazio-prozesua hastean, bezeroak bere datu pertsonalak sartzen ditu, eta kontratatu beharreko zerbitzuak hautatu. Halaber, bere nortasuna eta ordainketarako adierazitako banku-kontuko titulartasuna frogatzeko dokumentazioa aurkezteko eskatuko zaio bezeroari. Bezeroaren datuak baliozkotu ondoren, eta ziurtatu ondoren haren etxean zerbitzua eman daitekeela, kontratazioa eginda dagoela baieztatzeko mezu elektroniko bat bidaltzen zaio bezeroari. Beste operadore batean titular gisa zuen zenbaki baten eramangarritasuna eskatzen badu bezeroak, eramangarritasun hori telefonoz egingo da, eta hirugarren batek egiaztatuko du. Bezeroaren etxean instalazioren bat egin behar bada, Euskaltel bezeroarekin harremanetan jarriko da instalazioa egiteko hitzordua finkatzeko. Telefonia mugikorreko zerbitzua kontratatu behar bada, SIM txartela, eta, hala badagokio, eskuratutako terminala, bezeroaren etxera bidaliko dira mezularitza-zerbitzu baten bidez.
2.- EGINDAKO KONTRATAZIOAREN BAIEZTAPEN DOKUMENTALA
Zerbitzua kontratatu ondoren, bezeroak emandako helbide elektronikora mezu bat bidaliko du Euskaltelek, kontratatutako zerbitzuak eta haiei aplikatzen zaizkien baldintzak azaltzeko. Bezeroak erabiltzaile-kontu bat aktibatua badu Euskaltelen webgunean, kontratuaren baieztapena kontu horretan gordeko da, eta bezeroak eskuragarri izango du erabiltzaile-izena eta pasahitzaren bidez identifikatu ondoren.
3.- KONTRATAZIOA EGITEKO ERABIL DAITEZKEEN HIZKUNTZAK
Zerbitzua euskaraz nahiz gaztelaniaz kontratatu ahal izango da.
4.- UKO EGITEKO ESKUBIDEA ERABILTZEA
Bezeroak 14 eguneko epean erabili ahal izango du Euskaltelen zerbitzuak jasotzeari edo Euskaltelen ekipoak erosteari uko egiteko eskubidea. Zerbitzuak kontratatzeari dagokionez, kontratua baieztatzeko dokumentua (dokumentu honen 2. puntuan aipatzen da) jasotzen denetik hasiko da epe hori. Ekipoak erosiz gero, bezeroari entregatzen zaizkionean hasiko da epea. Uko egiteko eskubidea baliatzea doakoa izan arren, bezeroak bere gain hartu behar ditu kontsumitutako zerbitzuen kostu guztiak, bai eta ekipoak itzultzeagatiko gastuak ere, halakorik bada. Bezeroak eskatu du uko egiteko eskubiderako duen 14 eguneko epearen barruan hasteko zerbitzua ematen, ahal bada.
5.- ERREKLAMAZIOEN PROZEDURA
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidez jo ahal izango du BEZEROakEUSKALTELera, behar bezala identifikatuta eta egoera pertsonalak egiaztatuta, Zerbitzuarekin lotutako funtzionamenduari, prezioari, fakturazioari, kalteen ardurari edo beste edozein arazori buruz erreklamazioa aurkezteko, erreklamazio hori eragiten duen gertaeraren berri dakienetik hilabeteko epean. Erreklamazioak egiteko, telefonoz deitu behar dio Bezeroak EUSKALTELi, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura (1717) edo zenbaki horren ordez jartzen denera. Posta arruntaren bidez ere egin dezake erreklamazioa, honako helbide honetan: “EUSKALTEL SA“, ERREKLAMAZIOAK, 3 POSTA-KUTXATILA, 48160 DERIO (BIZKAIA). Bestela, www.euskaltel.com webguneko onlineko formularioa bete dezake horretarako. Erreklamazioa egin ondoren, BEZEROak hilabeteko epean EUSKALTELen erantzun egokirik jaso ez badu, erreklamazioa egin ahal izango du Telekomunikazioetarako eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzan, Kontsumoko Artekarien Batzordeetan BEZEROaren eskubideak defendatzeko erreklamazioak egiteko eskubidea galdu gabe, EUSKALTEL era mugatuan atxiki baita batzorde horietara, mendekotasun-eskaintza publikoaren bidez.
6.- EKIPOEN MATXURAK ETA BERMEAK
Matxuraren bat izanez gero edo bermea erabiltzeko, Euskaltelekin harremanetan jarri behar du bezeroak 1717 telefonoaren bidez.