ES

EU


Autonomoak eta Enpresak


Enpresa Handiak

Zibersegurtasuna
Zibersegurtasunaren alorreko gure adituak 24/7 arituko dira zure enpresaren ingurunean ager daitezkeen mehatxuen bila, eta gogotik jardungo dute zure negozioaren eragiketak arriskuan jar ditzakeen edozer portaera maltzur edo ezohiko detektatzen. Horretarako, zenbait ekintza aurreikusten ditu.

Zibersegurtasunari buruzko aholkularitza
Euskalteleko zibersegurtasuneko gure adituek segurtasun informatikoaren maila ebaluatzen lagunduko dizute, eta horretarako, ahulguneak identifikatu, eta enpresaren sistemen segurtasuna hobetzeko planak garatuko dituzte. Gainera, segurtasun-politikak, -planak eta -prozedurak garatzeko aholkularitza-zerbitzua eskaintzen du gure laguntza adituak, enpresaren informazio-sistemak, gailuak eta datuak babesteko soluzioak ezartzeko.
AntiDDoS-a
Gure AntiDDos soluzioari esker, zerbitzu bolumetrikoak ukatzen dituzten erasoei erantzungo zaie. Eraso horiek telekomunikazio-operadore batek bakarrik geldi ditzake modu eraginkorrean, kontratatutako abiadura nahi ez den trafikoarekin asetzen baitute, eta, ondorioz, erabiltzaile legitimoek ezin dituzte zerbitzu publikoak baliatu. Zerbitzu horrek teknologia-konbinazio bat erabiltzen du eraso horiek denbora errealean detektatu eta arintzeko, eta horrela, segurtasun informatikoaren kontrako erasoek enpresan duten eragina minimizatzea lortzen da.
Suebaki birtuala
Euskaltelen hodeiko segurtasun-soluzioak zentralizatu egiten du sare pribatu korporatiboak Internetera duen irteera. Hala, berme osoz blokeatzen dira bezeroaren informaziora baimenik gabe sartzeko saioak, eta aldi berean, baimendutako komunikazioak onartzen dira, bai sare pribatuko egoitzetan, bai Datacenterrean. Firewall plataforma bezeroengandik hurbil dauden Datacenterretan dago. Horri esker, bezeroen sarearen errendimendua eta segurtasuna bermatzen dira, jarraitutasuna ziurtatzen da, eta Interneten duten esposizioaren arriskuak minimizatzen dira, betiere eragiketaren kostuak aurreztera eta sinpletasunera bideratutako ereduan oinarriturik. Hori dela eta, enpresak ez du azpiegituran inbertitu behar, eskaintzen dugun zerbitzuak % 100ean guk kudeatutako azpiegitura baitu.
Foto compartida Firewall Virtual Euskaltel | Telecable

Oraindik ez zara bezero? Eskatu gure aholkularien bisita bat

WAF
7 . geruzako protokoloaren defentsa-soluzioa da. Negozioaren web-aplikazioak babesten laguntzen du, web aplikazio baten eta Interneten arteko HTTP trafikoa iragaziz eta monitorizatuz, eta ezkutu gisa jarduten du, web aplikazioak hainbat erasotatik babesten baititu, hala nola guneen faltsifikazioetatik, guneen arteko scriptetatik (XSS), fitxategien inklusioetatik eta SQL kodeko injekzioetatik.
Foto
Zibersegurtasun zentroa 24/7 (SOC)
Segurtasun informatikoko eta monitorizazio-, detekzio-, analisi- eta erantzun-tresna aurreratuetako adituek osatzen dute. Erakunde baten sareak, sistemak eta datuak etengabe monitorizatzen eta babesten ditu, eta beraz, enpresen esposizio-arriskuak ahalik eta gehien murrizten ditu. Teknologia eta ondo definitutako prozesuak konbinatzeari esker —zeinak bat baitatoz jardunbide onenekin eta Segurtasunaren Eskema Nazionalaren bermea baitute—, lortzen da mehatxu zibernetikoak denbora errealean prebenitzea, detektatzea eta haiei erantzutea, hartara erasoek erakundean duen eragina minimizatzeko. 24/7 martxan dagoen SOC batek, hortaz, etengabeko zaintza eta babesa eskaintzen du; oinarrizkoa da erakunde baten datuen eta sistema kritikoen segurtasuna bermatzeko.
Imagen Centro de ciberseguridad 24x7 (SOC) Euskaltel
Nortasun-kudeaketa
Nortasunaren kudeaketa funtsezko prozesua da enpresa baten informazioaren eta sistemen segurtasuna bermatzeko. Horrek esan nahi du erabiltzaile-kontuak sortu, administratu eta ezabatu behar direla, eta erakundearen baliabideetarako sarbidea kontrolatu behar dela. Nortasunaren kudeaketak barne hartzen ditu, halaber, erabiltzaileen autentifikazioa eta baliabide espezifikoetara sartzeko baimena. Horri esker, informazio konfidentzialerako baimenik gabeko sarbidea prebenitzen da, eta orobat bermatzen da baimendutako pertsonek soilik eskura ditzaketela enpresaren baliabideak.
Foto Gestión de identidad Euskaltel

Kontratatzea nahi duzu?

Aholkua doan

Astelehenetik igandera 9-22h.

Deitu iezaguzu

900 825 470

Deituko dizugu

Oraintxe eskatu zure deia

Eskaera honekin edo etorkizunean egin ditzakezunekin lotutako gure zerbitzuei buruzk informazioa emateko tratatuko ditu zure datuak Euskaltelek, horretarako baimena kentzen diguzun arte. Zure eskubideak balia itzakezu helbide honen bidez: docu@euskaltel.com.
Info gehiago:
hemen.
Dagoeneko bezeroa bazara,
deitu zenbaki honetara:
1717